138. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

974/2015 EBAZPENA, maiatzaren 19koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, organo horrek berak martxoaren 31n emandako 620/2015 Ebazpena aldatzen duena. Ebazpen horrek José Mª Salazar Fernández de Erenchun jauna Nafarroako Ospitaleguneko Psikiatria Zerbitzuko Ospitalizazio Ataleko buru izendatu zuen bitarte baterako.

Uztailaren 18ko 62/2012 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 31ko 620/2015 Ebazpena aldatzea. Ebazpen horrek José M.ª Salazar Fernández de Erenchun jauna Nafarroako Ospitaleguneko Psikiatria Zerbitzuko Ospitalizazio Ataleko buru izendatu zuen bitarte baterako. Hauxe da aldaketa:

Honela dioen tokian:

“Nafarroako Ospitaleguneko Psikiatria Zerbitzuko Ospitalizazio Ataleko buru...”.

Honela behar du:

“Nafarroako Ospitaleguneko Psikiatria Zerbitzuko Helduen Ospitalizazio Ataleko buru...”.

2. Ebazpen hau igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneko Langileriaren Zuzendaritzari, Langileriaren Gastuaren Plangintza eta Kontrolerako Zuzendariordetzari, Lanbidearen Kudeaketa eta Garapenerako Zerbitzuari eta Ordainsariak eta Prestazioak Kudeatzeko Zerbitzuari, eta interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan. Ohartarazten zaio ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.1. eta 2.c) artikuluan xedatutakoarekin bat.

Iruñean, 2015eko maiatzaren 19an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Cristina Ibarrola Guillén.

Iragarkiaren kodea: F1508423