138. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Alkatetzaren eskumena bertze baten esku uztea

Antsoaingo Udaleko alkate udalburuak, gaurko egunarekin, ebazpen hau eman du:

“Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamendua onesten duen 2568/86 Errege Dekretuaren 47. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan ezarritakoari jarraituz, eta udal mugapetik kanpora izanen naizenez,

EBATZI DU:

1. Alkatetzari dagozkion eskudantziak Aritz Ayesa Blanco lehen alkateordearen esku uztea, 2015eko uztailaren 4tik 14ra arte, biak barne.

2. Honen berri ematea Udalbatzari lehen osoko bilkuran eta dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.”

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Antsoainen, 2015eko uztailaren 1ean.–Alkate udalburua, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L1509922