138. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

LANDA GARAPENEKO, INGURUMENEKO ETA TOKI ADMINISTRAZIOKO DEPARTAMENTUA. Jendaurrean jartzeko tramitearen komunikazioa. Ingurumen baimen integratuaren espedientea, Daniel Sayas Ostak sustatua.

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren (abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuak onetsia) 15. artikuluan xedatutakoa betez, aditzera ematen da aipatu espedientearen dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko bulegoetan (Gonzalez Tablas kalea, 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era arte), edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan aipatu hogeita hamar egun balioduneko epean.

Espedientearen kodea: 0001-0038-2015-000011.

Instalazioa: zerri gizendegia.

Titularra: Daniel Sayas Osta.

Tokia: 3. poligonoa, 1. poligonoa, 790. lurzatia, 143. lurzatia.

Koordenatuak: UTM-ETRS89, zona 30N, X: 626.797,000 eta Y: 4.648.759,000.

Udalerria: Buñuel Noain (Elortzibar).

Proiektua: zerri-gizendegia.

Iruñean, 2015eko ekainaren 12an.–Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F1509020