138. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

58/2015 FORU AGINDUA, ekainaren 12koa, maiatzaren 15eko 43/2012 Foru Agindua aldatzen duena. Horren bidez, araubide bereziko kirol irakaskuntzaren erdi mailako hasierako zikloko bloke komunaren egitura eta curriculuma ezarri ziren Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan.

Hezkuntzako kontseilariaren maiatzaren 15eko 43/2012 Foru Aginduaren bidez, araubide bereziko kirol irakaskuntzaren erdi mailako hasierako zikloko bloke komunaren egitura eta curriculuma ezarri ziren Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan.

Lanbide Heziketaren Zerbitzuak egindako txostenean azaltzen da beharrezkoa dela bloke komuneko moduluen egitura aldatzea ikasleen mugikortasuna bultzatzeko, Lanbide Heziketaren Zerbitzuaren, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren eta Kirolaren Kontseilu Nagusiaren artean adostutakoarekin bat.

Horrenbestez, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.–Maiatzaren 15eko 43/2012 Foru Aginduaren aldaketa, araubide bereziko kirol irakaskuntzaren erdi mailako hasierako zikloko bloke komunaren egitura eta curriculuma ezartzen baititu Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan.

Bat. 1 A) eranskina aldatzen da. Horretatik i), j), k) eta l) xedeak kendu dira, eranskin horretan deskribatu baitira.

Bi. 1).B).a) eranskina aldatzen da, taula honetan zehazten den bezala:

KODEA

IZENA

ORDUAK, GUZTIRA

MED-C101

Kirol portaeraren oinarriak

20

MED-C102

Lehen laguntzak

30

MED-C103

Jarduera fisiko egokitua eta desgaitasuna

5

MED-C104

Kirol antolaketa

5

Horrenbestez, 1).B).b) eranskinean garatzen diren moduluen iraupenak aldatzen dira, aurreko taulan adierazitakoarekin bat egiteko, eta “NAED-01. Prestakuntza fisikoa eta elikadura kirol hastapenean” modulua kendu da aipatu eranskinetik.

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2015eko ekainaren 12an.–Hezkuntzako kontseilaria, José Iribas Sánchez de Boado.

Iragarkiaren kodea: F1509251