133. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 10a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TARRAGONAKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Ediktua

Cristina Arce Fustel andrea, Tarragonako Lan arloko Epaitegi indargarriko idazkaria.

Aditzera ematen du: epaitegi honetan 629/14 jarduketak tramitatu dira, Tarragonako Lan arloko 2. Epaitegiaren 842/2014 kaleratzearen ondoriozkoak. Jarduketak Gabriel Rebechi Leonardo jaunak eskaturik abiatu ziren, Restauració del Serrallo SLren, Masia Vendrell SLren, Alberto Mañe Roca jaunaren, Pablo Javier Navarro Vallejos jaunaren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren kontra, eta hartan epaia eman da. Hona hemen, hitzez hitz:

"Ikusirik aipatutako manuak eta oro har kasu honetan aplikatzekoak diren gainerakoak,

EPAITZA:

baiesten dut Gabriel Rebechi Leonardo jaunak, bidegabeko kaleratzeagatik, Restauració del Serrallo SLren aurka jarritako demanda, eta deklaratzen dut bidegabea dela auzi-jartzailearen 2014ko urriaren 5eko kaleratzea. Hortaz, demandatua kondenatzen dut auzi-jartzailea berriz hartzera, kaleratzea gertatu aurreko baldintza berberetan, edo, bestela, 8.074,08 euroko kalte-ordaina ordaintzera, demandatuak aukeratzen duena. Epaia jakinarazi eta 5 eguneko epean gauzatu beharko da aukera.

Ez da bidezkoa tramitazioaldiko soldatak ordaintzea, salbu enpresak langilea berriz hartzen badu.

Enpresaburuari ohartarazten zaio aukerarik egin ezean, ez lanean berriz hartzeko ez kalte-ordaina emateko, ulertuko dela lehenbizikoa aukeratu duela.

Orobat, partez baiesten dut Gabriel Rebechi Leonardo jaunak eskatutako zenbatekoaren gaineko erreklamazioa, eta Restauració del Serrallo SL kondenatzen dut Gabriel Rebechi Leonardo jaunari 2.442,39 euro ordaintzera, gehi zenbateko horren %10eko interesa.

Prozedura honetan erreklamatutako gainerako zenbatekoei dagokienez, erreklamazioa ezetsi egiten da, laugarren oinarri juridikoarekin bat, ulertzen baita prozesuko salbuespena gertatu dela, bidegabeko akzio-metaketagatik.

Ezesten dira Masía Vendrell SLren, Alberto Mañe Roca jaunaren eta Pablo Javier Navarro Vallejos jaunaren kontra jarritako akzioak, eta demandatuak absolbitzen dira haien kontra egindako eskakizun guztietatik, ulertzen baita salbuespena gertatu dela, legitimazio falta pasiboagatik.

Ez da bidezkoa Soldatak Bermatzeko Funtsa kondenatzea, salbu dagokion erantzukizuna enpresa kondenatuaren kaudimengabezia deklaratzen bada.

Jakinaraz bekie alderdiei epai hau, eta ohartarazi honen aurka bidezko dela erregutze-errekurtsoa aurkeztea, Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua, bost eguneko epean eta epaitegi honen bitartez. Errekurtsoa jarriko duen legelaria izendatu behar da. Errekurtsogileak, doako justiziaren onuradun izan ezean, kondenaren xede den diru kopurua epaitegi honek Banesto bankuan duen gordailu eta kontsignazioen kontuan sartu izanaren gordekina aurkeztu behar du; baldintza hori betetzen ez badu, errekurtsoa ez da iragarritzat joko. Aldi berean, errekurtsoa formalizatzeko, banku erakunde berean 300 euro sartu izanaren gordekina aurkeztu beharko du, bestela ulertuko baita iragarritako errekurtsoan atzera egin duela.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Masia Vendrell SL kodemandatuari jakinarazteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut, eta jakinarazten diot ebazpenaren kopia eskuratzen ahal duela Lan arloko 2. Epaitegi honetako idazkaritzan.

Tarragonan, 2015eko ekainaren 9an.–Idazkari judiziala, Cristina Arce Fustel.

Iragarkiaren kodea: J1509127