133. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 10a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 170/2015 ofiziozko prozedura

Mª Lourdes García Ruiz andrea, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: ofiziozko prozedura baten ondoriozko erreklamazioa dela-eta epaitegi honetan bideratzen ari den 170/2015 prozesuan, ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia eskura dute bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Eta Anthony Elias Haake 2015eko irailaren 9ko 10:15ean, 103. judizio-aretoan, eginen den adiskidetze-ekitaldira eta/edo judiziora agertzeko zitazio gisa balio izan dezan, honako hau egiten da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dezaten.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2015eko ekainaren 17an.–Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1509455