133. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 10a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Epaia jakinarazteko ediktua. Laneko istripuaren edo lanbide gaixotasunaren ondoriozko diru kopuruaren erreklamazioak, 1115/2013 A atala

Aditzera ematen dut: laneko istripuaren edo lanbide gaixotasunaren ondoriozko diru kopuruaren erreklamazioa dela-eta bideratzen ari den 1115/2013 prozesuan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia eskura dute bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Eta 2015eko ekainaren 17an emandako epaia Transportes Corrunchan SLri eta Jonathan Emanuel Cueva Vincesi legez jakinarazteko balio izan dezan, honako hau egiten du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka erregutze-errekurtsoa jar daitekeela bost eguneko epean.

Iruñean, 2015eko ekainaren 29an.–Idazkari judiziala, Rosa M.ª Valencia Ederra.

Iragarkiaren kodea: J1509839