133. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZARE

Oihan enkantea

Udal honek, Mendi Zerbitzuko zuzendariaren 2014ko abuztuaren 4ko 491 Ebazpenaren bidez behar bezala baimendurik, enkante publikoa eginen du, plegu itxien bidez, honako oihan aprobetxamendu hau saltzeko: Armillos ibaiaren alderdian, Zareko hermendian, 182 makal (PEFC ziurtagiria), 214,8 metro kubiko.

Hasierako prezioa: 6.444 euro, gehi BEZa.

Eskaintzak aurkezteko epea: 2015eko uztailaren 28ko 13:00ak arte.

Aurkeztu beharreko agiriak: baldintzen agirian agertzen direnak.

Zaren, 2015eko ekainaren 30ean.–Alkatea, Jesús María Lecumberri Guembe.

Iragarkiaren kodea: L1509828