133. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

Alkateordeen izendapena

2015eko ekainaren 19an, Murillo El Cuendeko Udaleko alkateak 70/2015 Ebazpena eman zuen:

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 46. artikuluak eta Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 23.3 artikuluak ematen dizkidaten eskurantzak erabiliz,

DEKRETATU DUT:

1. Silvia Chivite Yoldi izendatzea udal honetako lehendabiziko alkateorde, eta Antonio Esparza Núñez bigarren alkateorde.

2. Udalbatzari ebazpen honen berri ematea, egiten den lehenbiziko osoko bilkura arruntean.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, ebazpenak sinatu eta hurrengo egunean indarra hartzea deusetan ukatu gabe.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Arradan (Murillo el Cuende), 2015eko ekainaren 19an.–Alkatea, Miguel Ángel Enciso Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1509440