2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LUZAIDE
1. poligonoko 17. lurzatiaren xehetasun azterlana.
Hasierako onespena
Luzaideko Udaleko jarduneko lehen alkateordeak, jarduneko alkate udalburuaren ordez ari dela, 2015eko ekainaren 26ko 32/15 Ebazpenaren bidez, erabaki du Ángel Alzón Aldavek 1. poligonoko 17. lurzatian sustaturiko xehetasun azterlana eta banantzea hasiera batean onestea, testu bateginaren dokumentu teknikoari jarraikiz. Hori Francisco Zuasti Elizondo eta Ramón Andueza Díaz arkitektoek prestatu dute, Zuasti Arquitectoskoak baitira, eta espedientean dago.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta ikusgai egonen da Udalaren bulegoetan, interesdunek aztertu eta bidezko alegazioak aurkezteko aukera izan dezaten; hori dena Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Luzaiden, 2015eko ekainaren 26an.–Behin-behineko alkatea, Peio Hualde Iribarren, jarduneko alkatearen ordez.
Iragarkiaren kodea: L1509746