133. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Ezkontza zibilak egiteko eskumena bertze baten esku uztea

2015eko ekainaren 23an, Lesakako Udaleko alkateak honako hau ebatzi du, bertzeak bertze:

Kontuan harturik 1995eko ilbeltzaren 26ko jarraibidea, alkateek ezkontza zibila baimentzeari buruzkoa.

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44. eta 47. artikuluetan eta horiekin bat heldu direnetan ezarritakoari jarraikiz,

EBATZI DUT:

Lesakako Udaleko zinegotzi guztien esku uztea Herriko Etxe honetan ezkontza zibilak egiteko eskumena, ezkongaiek hala eskatzen dutenean.

Lesakan, 2015eko ekainaren 23an.–Alkatea, Jose Luis Echegaray Andueza.

Iragarkiaren kodea: L1509504