2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LAKUNTZA
Alkateordearen izendapena
Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 21.2 artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, eta kontuan hartuz 2568/1986 Errege Dekretuak onesten duen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 46. artikuluan ezarritakoa, alkateak libreki izendatzen ditu alkateordeak Gobernu Batzarreko kideen artetik, halakorik denean, bai eta kargutik kentzen ere,
EBATZI DUT:
1. Udal honetako zinegotzia den Juan Isidro Gaya Andueza alkateorde izendatzea.
2. Izendapen honen berri ematea Osoko Bilkurari, egiten duen hurrengo bilkuran.
3. Zuzenean izendatuari jakinaraz bekio, eta argitara bedi Nafarroako Aldizkari Ofizialean, nahiz eta indarra ebazpena sinatu eta biharamunean hartuko duen.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Lakuntzan, 2015eko ekainaren 22an.–Alkatea, Patxi Xabier Razkin Sagastibeltza.
Iragarkiaren kodea: L1509511