2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZARRA
Deialdia, Lizarrako Udalak diru-laguntzak emateko 2015ean euskara ikasteko
–Xedea: euskara ikasteak dakartzan gastuak partez finantzatzeko diru-laguntzak ematea, espedientean dauden oinarri arautzaileetako xedapenei jarraikiz.
–Laguntzak emateko gehieneko aurrekontua: 7.000 euro.
–Laguntzak eskatzeko epea: irailaren 1etik 30era, biak barne, Lizarrako Udaleko Erregistroan.
–Onuradunak: 16 urtetik goitiko lagunak, Lizarran erroldatuak gutienez ere eskaeraren eguna baino urtebete lehenagotik.
–Aurkeztu beharreko agiriak: deialdiko oinarrietan zehazten dena. Horiek, behar diren gainerako agiriekin batera, interesdunen eskura egonen dira Lizarrako Udaleko Euskara Zerbitzuan.
Lizarran, 2015eko ekainaren 22an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.
Iragarkiaren kodea: L1509441