133. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIRAUKI

Balorazio txostenaren proiektua jendaurrean

Ziraukiko Udalak, 2015eko maiatzaren 25ean egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

1. Udalaren balorazio txostena berrikusteko prozedura abiatzea, balorazio txostenaren proiektua aurkeztuta.

2. Balorazio txostenaren berrikuspenaren tramitazioari segimendua egiteko eratzen den batzorde mistorako, udal ordezkari hauek proposatzea: Victoriano Goldaraz Carmona alkatea, eta María Carmen Hermoso Jarauta eta María Josefa Irigoyen Jarauta zinegotziak.

3. Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluak xedatutakoaren arabera balorazio txostenaren proiektua jendaurrean edukitzea 20 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina. Proiektua Udal Idazkaritzan egonen da, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, betiere jendea hartzeko orduetan.

Ziraukin, 2015eko ekainaren 22an.–Alkate udalburua, Victoriano Goldaraz Carmona.

Iragarkiaren kodea: L1509496