2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARILLAS
1. aldaketa 2015eko aurrekontuan. Hasierako onespena
Barillasko Udalak, 2015eko ekainaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 1/2015 aldaketa, Udalaren 2015erako aurrekontu luzatuan.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Barillasen, 2015eko ekainaren 22an.–Alkatea, José Ramón Martínez Zardoya.
Iragarkiaren kodea: L1509487