2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AIEGI
Alkateordeen izendapena
2015eko ekainaren 22an, Aiegiko Udaleko alkate udalburu Juan María Yanci Lópezek ondotik hitzez hitz osorik heldu den ebazpena eman zuen:
“Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gainean azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bitartez onetsitako Erregelamenduaren 46. artikuluan ezarritakoari jarraikiz,
EBATZI DUT:
1. Raúl Echarri Jiménez zinegotzia Aiegiko Udaleko lehen alkateorde izendatzea, María Soledad Echart Marauri zinegotzia bigarren alkateorde eta Concepción Galdeano Hermoso de Mendoza zinegotzia hirugarren alkateorde, arestian aipatu legeriak xedatuari jarraikiz.
2. Izendapen horiek indarra hartuko dute datako egunarekin, eta horien berri emanen zaio Udalbatzari, egiten duen lehenbiziko osoko bilkuran; halaber, izendatutakoei banan-banan jakinaraziko zaie.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Puiun, 2015eko ekainaren 22an.–Alkate udalburua, Juan Cruz Edurza López.
Iragarkiaren kodea: L1509471