2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALLO
Alloko Udaleko alkateak, 2015eko ekainaren 17an eman 115. ebazpenaren bidez, lehen eta bigarren alkateordeak izendatu ditu
Alloko Udaleko alkate udalburu Javier Ignacio Munárriz Marturetek:
Kontuan harturik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 46. artikuluan xedatuaren arabera (2586/1986 Errege Dekretua, azaroaren 28koa), alkateak libreki izendatu eta kargutik kenduko dituela alkateordeak, zinegotzien artean,
EBATZI DUT:
Lehenbizikoa.–Daniel Alonso Aparicio zinegotzia Alloko Udaleko lehen alkateorde izendatzea.
Bigarrena.–Manuel Martínez de Morentin Ancín zinegotzia Alloko Udaleko bigarren alkateorde izendatzea.
Hirugarrena.–Ebazpen honen berri ematea Osoko Bilkurari kide anitzeko organo horrek egiten duen lehen bilera arruntean, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.
Allon, 2015eko ekainaren 17an.–Alkatea, Javier Ignacio Munárriz Marturet.
Iragarkiaren kodea: L1509477