133. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

5.000,00 eurorainoko fakturetan faktura elektronikoa aurkeztu beharretik salbuesteko udal ordenantza. Behin betiko onespena

5.000,00 eurorainoko fakturetan faktura elektronikoa aurkeztu beharretik salbuesteko udal ordenantzan aldaketa egiteko hasierako onespenaren iragarkian jendaurrean egoteko epea iragan denez inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, horren berri ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325.1 artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, eta hasierako onespenaren iragarkia behin betikoa bilakatu da.

Hona hemen ordenantzaren testu osoa:

“Artikulu bakarra. Sektore publikoan faktura elektronikoa bultzatu eta fakturen kontabilitate erregistroa sortzeari buruzko abenduaren 27ko 25/2013 Legearen 4. artikuluan aurreikusia erabiliz, Alloko Udalak faktura elektronikoa aurkeztu beharretik salbuetsi ditu 5.000,00 euro arteko fakturak dituzten hornitzaileak”.

Allon, 2015eko ekainaren 22an.–Alkatea, Javier Ignacio Munárriz Marturet.

Iragarkiaren kodea: L1509476