133. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

Alkateordeen izendapena

Ablitasko Udaleko alkate udalburuaren 72/2015 Ebazpena, ekainaren 17koa, Ablitasko Udaleko alkateordeen izendapena egiten duena.

Hona hemen zer xedatzen den Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 21.2 artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 46.1 artikuluan: “alkateak libreki izendatuko ditu alkateordeak, Gobernu Batzordeko kideen artean, eta halakorik ez bada, zinegotzien artean”.

Beraz, ikusirik, bertzeak bertze, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 41.3 eta 46. artikuluek ezarritako aginduak.

EBATZI DUT:

Lehena.–Honako alkateorde hauek izendatzea:

1. Ángel Sola Corral, lehen alkateordea.

2. Paulino Calvo Sandúa, bigarren alkateordea.

3. Ricardo Catalán García, hirugarren alkateordea.

Bigarrena.–Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 46.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, nahiz eta indarra hartuko duen ebazpena sinatu eta biharamunean.

Hirugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea Ángel Sola Corrali, Paulino Calvo Sandúari eta Ricardo Catalán Garcíari, eta horren berri ematea Udalbatzari, osoko bilkuran.

Ebazpen honen aurka aurkeztu ahalko dira:

1. Nahi bada berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

2. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean arlo bereko epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluak agintzen duenaren arabera.

3. Orobat, eta aukeran, zuzenean gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Ablitasen, 2015eko ekainaren 22an.–Alkate udalburua, Cecilio Antón Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L1509448