2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ABERIN
Aldaketa Aberingo Barrutiko udal hilerrien erabilera arautzen
duen ordenantzan. Behin betiko onespena
Aberingo Barrutiko Udalak, 2015eko apirilaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen aldaketa hasiera batez onestea Aberingo Barrutiko udal hilerrien erabilera arautzen duen ordenantzan.
Erabaki hau 2015eko 89. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 11n, eta jendaurrean egon zen, hogeita hamar egunean, egoki juzgatzen ziren alegazioak aurkez zitezen.
Epe hori iraganik, inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, behin betiko onetsirik gelditu da aipatu ordenantzan egin aldaketa, honen ondotik ematen baita, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean ezarritakoari jarraituz.
Aberin-Muniainen, 2015eko ekainaren 23an.–Alkatea, David Arnedillo Urricelqui.
ALDAKETA ABERINGO BARRUTIKO UDAL HILERRIEN ERABILERA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZAN
a) Errauts-kutxategiei dagokienez, artikulu hauek erantsi dira:
“23. artikulua. Errauts-kutxategia da hilotz erraustuen errautsak dauzkaten errausketa-kutxak paratzeko tokia.
Hilotzen errautsak kutxetan sartu beharko dira, kanpoaldean zenduaren izena ageri dela.
24. artikulua. Errauts-kutxategi guztiak dohainik erabiliko dira. Udalak adieraziko du zer ordenatan okupatuko diren.
25. artikulua. Gehienez ere 25 urtean okupatuko dira; Udalak epe hori laburtzen ahalko du komenigarri zaion heinean, aipatu epea iragan balio lehen errauts-kutxategi guztiak okupaturik badaude.
26. artikulua. Errauts-kutxategiaren gainean zenduaren familiak identifikazio plaka bat paratu beharko du.
Idazkunaz gain, lorez egindako apaingarria paratzen ahalko da horretarako prestatutako tokian, baina ez da errauts-kutxategiko tapakiaren neurriak baino handiagoa izaten ahal.
27. artikulua. Errauts-kutxa kutxategian paratzeko beharrezkoa izanen da zendua Aberingo Barrutiko herrietariko batean gutienez ere urtebetez eta modu jarraituan erroldaturik egon izana.
Errauts-kutxategia erabiltzeko eskaerarekin batean, interesdunak agiri hauek ekarri beharko ditu:
–Eskatzailearen NANaren fotokopia.
–Zenduaren Erregistro Zibileko inskripzioaren ziurtagiria.
–Errausketa legez baimendutako erraustegi batean egin izanaren frogagiria.
Iragarkiaren kodea: L1509485