133. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABERIN

Udal ordenantza, Desgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duena. Hasierako onespena

Aberingo Udalak, 2015eko ekainaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Desgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen udal ordenantza.

Osoko Bilkurak hartutako erabaki horren ondorioz, ordenantza horren testua jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko epean, iragarkia paratu ondotik Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholean, interesdunek udal idazkaritzan dagoen espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Nafarroako Toki Administraziori buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 c) artikuluan ezarritakoari jarraituz, erreklamaziorik aurkezten ez bada behin betiko onetsitzat joko da.

Aberin-Muniainen, 2015eko ekainaren 23an.–Alkatea, David Arnedillo Urricelqui.

Iragarkiaren kodea: L1509484