1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
378E/2015 EBAZPENA, maiatzaren 26koa, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak emana, ofizioz aldatzen duena Leitzako udal mugapean burdinazko, silizio karburozko eta aluminiozko briketak fabrikatzeko instalazio baten Ingurumen baimen integratua. José Larrañaga SA da instalazioaren titularra.
Instalazio horrek badu Ingurumen baimen integratua, Ingurumenaren zuzendari nagusiak abuztuaren 7ko 1467/2003 Ebazpenaren bidez emana, gero Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren martxoaren 21eko 115E/2014 Ebazpenaren bidez eguneratua.
Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuan 2015/45065 erregistro zenbakia duen 2015eko urtarrilaren 29ko dokumentuaren bidez, titularrak aditzera eman du bere ingurumen baimen integratuan deskribatzen denarekin bat heldu ez den ekipamendua dagoela instalazioan, edo hartan jaso gabe dagoena, baita instalazioan sortutako beste hondakin batzuk ere badaudela.
Kasu honetan, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 27. artikuluko d) letran aurreikusitako inguruabarrak gertatzen direla iritzi da, eta, horrenbestez, bidezko da Ingurumen baimen integratuan ezarritako baldintzak ofizioz aldatzea, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 28. artikuluan aurreikusitako administrazio prozedurarekin bat, eta ez da bidezkotzat jo aldaketa-espediente hau jendaurrean jartzea.
Ebazpenaren proposamena instalazioaren titularrari entzuteko tramitean egon da 30 egunez. Ebazpen honen eranskinean jaso dira titularrak aurkeztutako alegazioen zerrenda eta horiei emandako erantzunak.
Horregatik guztiagatik, eta uztailaren 25eko 70/2012 Foru Dekretuaren bidez eman dizkidaten ahalmenak erabiliz, dekretu horren bidez Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren esku utzi baitziren indarreko araudiak ingurumena babesteko esku-hartzearen arloan Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari esleitutako eskumen administratibo batzuen titulartasuna eta erabilera,
EBATZI DUT:
Lehendabizikoa.–Ofizioz aldatzea Leitzako udal mugapean burdinazko, silizio karburozko eta aluminiozko briketak fabrikatzeko dagoen instalazioaren Ingurumen baimen integratua. Instalazioaren titularra José Larrañaga SA da. Aldaketak ebazpen honen eranskinean zehazten dira, eta Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak martxoaren 21ean emandako 115E/2014 Ebazpenaren eranskinetan ezarritako funtzionamendu-baldintzei dagozkie. Ebazpen horren bidez, Ingurumen baimen integratua eguneratu zitzaion instalazioari.
Bigarrena.–Hondakin urak Udalaren kolektore sarean isurtzeko baimena eguneratzea, Ur Jabari Publikoaren gaineko Erregelamenduaren 245. artikulua aplikatuz eskatzen baita, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren abenduaren 23ko 448/2014 Foru Aginduaren 26.3 artikuluan xedatutakoari jarraituz. Instalazio honen ingurumen baimen integratuaren II. eranskinean jasotzen dira zer isurketa egiten ahalko diren eta instalazioak zer baldintza bete beharko dituen.
Hirugarrena.–Ebazpen honetan bildu diren baldintzak ez betetzeak berarekin dakar ingurumeneko diziplina neurriak hartzea, hain zuzen ere, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuei buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen IV. tituluan jasotakoak, galarazi gabe sektoreko legerian ezarritakoa, aplikatzekoa izaten segituko baitu, eta, horren osagarri, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen VI. tituluan ezarritako zehapen araubidea.
Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Bosgarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete haren aurka, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira.
Seigarrena.–Ebazpen hau José Larrañaga SAri, Leitzako Udalari, NILSAri eta Ingurumen Kalitatearen Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2015eko maiatzaren 26an.–Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusia, Andrés Eciolaza Carballo.
Oharra: ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura daude Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (González Tablas kalea, 9, behea, Iruña), Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuan, eta Nafarroako Gobernuaren web atarian, hain zuzen ere Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren sailean, “Ingurumen baimenak” kontsulten atalean.
Iragarkiaren kodea: F1507993