1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
AKATS ZUZENKETA, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren zuzendari nagusiaren otsailaren 3ko FC76/2015 Ebazpenarena. Horren bidez, 2015eko deialdia onetsi zen industriako ETEetan egindako inbertsioei laguntzak emateko.
Ebazpen horretan (2015eko 25. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 6koa), “Diru-laguntzak, laguntzak eta bekak” izeneko 1.4 atalean, 1.721.etik 1.725.erako orrialdeetan, akatsak daudela oharturik, bidezkoa da akats zuzenketa argitaratzea:
1) 1.722. orrialdean, eskuineko zutabean, 4. oinarrian, 1 b) atalean, honela dioen tokian:
“Nafarroan egitea, eta laguntza jasotzen duen establezimenduan baino ez erabiltzea.”
Honela behar du:
“Nafarroan egitea, eta laguntza jasotzen duen establezimenduan baino ez erabiltzea, molde eta trokelen kasuan salbu, Nafarroako beste industria establezimendu batzuetan erabiltzen ahal baitira”.
2) 1.723. orrialdean, ezkerreko zutabean, 5. oinarrian, 1.1 e) atalean, honela dioen tokian:
“e) %33ko edo gorako desgaitasuna duten langileak laguntzak eskatu aurreko hilabetean, 27/2000 EDan aurreikusitako neurri alternatiboak barne:”
Honela behar du:
“e) %33ko edo gorako desgaitasuna duten langileak laguntzak eskatu aurreko hilabetean, apirilaren 8ko 364/2005 Errege Dekretuan aurreikusitako neurri alternatiboak barne:”
3) 1.723. orrialdean, ezkerreko zutabean, 5. oinarrian, 1.2 b) atalean, honela dioen tokian:
“Produkzioko instalazio berritzat joko dira honako hauek:
–(...)
–Nafarroako enpresa batek ezarritako produkzioko instalazio berria, enpresak zituen instalazioen kokalekutik kanpo, betiere titularra laguntzen eskatzailea bada. Kokaleku desberdintzat jotzeko, lantegiaren zerbitzu eta produkzioko jarduera guztien funtzionamendu autonomoa bermatu beharko da.”
Honela behar du:
“Produkzioko instalazio berritzat joko dira honako hauek:
–(...)
–Nafarroako enpresa batek, edo hari lotutakoak, ezarritako produkzioko instalazio berria, enpresak zituen instalazioen kokalekutik kanpo. Kokaleku desberdintzat jotzeko, lantegiaren zerbitzu eta ekoizpen jarduera guztien funtzionamendu autonomoa bermatu beharko da, eraikinak, azpiegiturak eta produkzioko instalazioak edo instalazio lagungarriak aldez aurretik daudenekin konektatu edo partekatu beharrik gabe, telekomunikazioetakoak izan ezik.”
4) 1.724. orrialdean, eskuineko zutabean, 14. oinarrian, honela dioen tokian:
“Laguntzen araubide hau salbuetsita da jakinarazteko betebeharretik (Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 108.3 artikuluan ezarria), Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduan “ETEen aldeko inbertsiorako laguntzetarako” ezarritako baldintzak betetzen dituelako. Erregelamendu horrek zenbait laguntza-kategoria bateragarritzat jo zituen barne merkatuarekin, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz (2014ko L187. Europar Batasunaren Aldizkari Ofiziala, ekainaren 26koa)”.
Honela behar du:
Laguntzen araubide hau salbuetsita da jakinarazteko betebeharretik (Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 108.3 artikuluan ezarria), Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduan “Inbertsiorako eskualdeko laguntzetarako” ezarritako baldintzak betetzen dituelako. Erregelamendu horrek zenbait laguntza-kategoria bateragarritzat jo zituen barne merkatuarekin, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz (2014ko L187. Europar Batasunaren Aldizkari Ofiziala, ekainaren 26koa)”.
Iruñean, 2015eko ekainaren 4an.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren zuzendari nagusia, María Jesús Valdemoros Erro.
Iragarkiaren kodea: F1508911