133. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

360E/2015 EBAZPENA, ekainaren 17koa, Lurraldearen Antolamenduaren, Mugikortasunaren eta Etxebizitzaren zuzendari nagusiak emana, Salestarren Udalez gaindiko Plan Sektorialeko UE-1 exekuzio-unitatea urbanizatzeko proiektuaren aldaketa (9. atala. Harrera faseak) hasiera batean onesten duena, Eguesibarko udal mugapean. Sustatzailea plan horretako UE-1 exekuzio-unitatearen Konpentsazio Batzordea da.

Herri Lanetako zuzendari nagusiaren uztailaren 21eko 169E/2014 Ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi zen Salestarren Udalez gaindiko Plan Sektorialeko UE-1 exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektua, Eguesibarko udal mugapean. Plan horretako UE-1 exekuzio unitateko Konpentsazio Batzordea da sustatzailea (2014ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 22koa).

Proposatutako aldaketaren xedea egun indarra duen urbanizazio proiektua bi fasetan zatitzea da, besterik gabe.

Urbanizaziorako proposatutako bi faseak bat datoz urbanizazio proiektuan onetsitako lanekin.

Urbanizazio proiektu honen tramitazioa eta onespena Sustapen Departamentuari dagozkio, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 43.1.d) artikuluarekin bat.

Dokumentazioa eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak egindako txostena ikusirik, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 134.5. eta 76. artikuluetan xedatutakoarekin bat, eta Sustapen Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen martxoaren 20ko 21/2013 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Salestarren Udalez gaindiko Plan Sektorialeko UE-1 exekuzio-unitatea urbanizatzeko proiektuaren aldaketa (harrera faseak), Eguesibarko udal mugapean, plan horretako UE-1 exekuzio-unitateko konpentsazio batzordeak sustatua, hasiera batean onestea, zehaztapen hauekin:

–Lehen faseko lanetan Erripagañako hustubidea indartzeko lanak sartuko dira, Iruñerriko Mankomunitateak eskatu duenez, urbanizazioaren funtzionamendua egokia izan dadin.

–Lanak gauzatzeko epeak, urbanizazio proiektuan aurreikusitakoak, ez dira aldatuko.

–Herri Lan Zuzendaritza Nagusiak txostenean xedatutakoa beteko du sustatzaileak. Ebazpenarekin batera igorriko da txosten hori.

2. Espedientea jendaurrean jartzea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan argitaratuz, eta ukitutako udalei entzutea ematea hogei egunez.

Horretarako, espedientea ikusgai egonen da interesdunen eskura, Sustapen Departamentuaren bulegoetan (Iruñeko Alhondiga kalea, 1, 1. solairua, 31002), eta epe horretan zilegi izanen da idatziz nahi adina alegazio aurkeztea.

Gainera, agiria Nafarroako Gobernuaren zerbitzuen katalogoan kontsultatzen ahalko da, baita Sustapen Departamentuaren webgunearen “Jendaurreko epea eta parte-hartze publikoa” izeneko atalaren bidez ere:

www.ExposicionPublicaOT.navarra.es.

3. Ebazpen hau jakinaraztea espedientearen sustatzaileari, Herri Lan Zuzendaritza Nagusiari eta Eguesibarko Udalari.

Iruñean, 2015eko ekainaren 17an.–Lurraldearen Antolamenduaren, Mugikortasunaren eta Etxebizitzaren zuzendari nagusia, José Antonio Marcén Zunzarren.

Iragarkiaren kodea: F1509362