133. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

NAFARROAKO KONTUEN GANBERA. Nafarroako Kontuen Ganberaren zerbitzuko auditoriako teknikari izateko hiru lanpostu huts oposizio bidez betetzeko deialdiaren 2.1.d) oinarriko aldaketaren iragarkia. Deialdi hori 93. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta 58. NPAOan, maiatzaren 15ean, argitaratu zen.

2015eko uztailaren 3ko Ebazpenaren bidez, Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakariak hein batean baiestea erabaki zuen María Luz Sanz Escudero andreak, CERMIN Desgaitasunak dituzten pertsonen Nafarroako entitate ordezkarien batzordearen izenean eta hura ordezkatuz, aurkeztutako berraztertzeko errekurtso hautazkoa, Lehendakaritza honen 2015eko maiatzaren 4ko ebazpenaren aurka, Nafarroako Kontuen Ganberaren zerbitzuko auditoriako teknikari izateko hiru lanpostu huts oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi baitzuen, eta, zehazki, haren 2.1.d) oinarriaren aurka; izan ere, B motako ibilgailuentzako gidabaimena izatea eskatzen du deialdian parte hartzeko baldintza gisa, eta hurrengo testua gehitu zaio oinarri horri:

“Desgaitasuna, urritasun organikoa edo gaixotasuna duten pertsonak salbu egonen dira betekizun honetatik, haren ondorioz, indarra duen araudiari jarraituz, B motako gidabaimen arrunta edo berezia lortzeko gauza ez badira; betiere, gaitasun ezari buruzko txostena, gidariei osasun-azterketak egiteko zentroak emana eta 170/2010 EDaren 19. artikuluan aurreikusia, erantsi beharko diote eskabideari; bestela, ziurtagiri baliokidea. Aipatu EDa gidarien gaitasun psikofisikoak egiaztatzeko azterketa zentroei buruzkoa da”.

Ondorio horietarako, Kontuen Ganberako lehendakariak 30 egun naturaleko beste epe bat irekitzea xedatu du, aldaketa hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, hark ukitutakoek, eta haiek bakarrik, hau da, desgaitasun hori dela medio, Ganberako auditoriako teknikari izateko hiru lanpostu betetzeko 2015eko maiatzaren 4ko ebazpenaren bidez deitutako oposizioan hasieran aurreikusitako epean aurkezterik izan ez dutenek, eskabidea aurkezteko aukera izan dezaten 30 eguneko epe berri honetan, ezintasun hori frogatzen duen ziurtagiria erantsita.

Iruñean, 2015eko uztailaren 3an.–Lehendakaria, Helio Robleda Cabezas.

Iragarkiaren kodea: F1509826