1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. Iragarkia, haur hezitzaileen deialdian izangai onartuen behin betiko zerrendaren aurkako gora jotzeko errekurtsoari buruzkoa.
Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak urtarrilaren 19an emandako 106/2015 Ebazpenaren bitartez haurren hezitzaile lanpostuak betetzeko izangaien bi zerrenda hautaproben bidez osatzeko deialdia onetsi zuen (2015eko 27. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 10ekoa). Zerrendetako bat aldi baterako kontrataziorako da eta bestea prestakuntzarako, zerbitzu berezietako egoeran.
Amaya Arce Ayerra andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri du, haurren hezitzaile lanpostua betetzeko aldi baterako kontratazioko zerrenda bat osatzeko deialdian izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendan baztertu izanaren aurka. Zerrenda Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak apirilaren 13an emandako 819/2015 Ebazpenaren bidez onetsi zen. Horren berri ematen zaie interesdun guztiei, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. eta 112. artikuluei jarraituz, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ahal izateko, Erregistro Orokorrean aurkeztuz (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña), edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan adierazitako edozein bide erabiliz.
Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 2. solairua, Iruña).
Iruñean, 2015eko uztailaren 1ean.–Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.
Iragarkiaren kodea: F1509927