1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
2770/2015 EBAZPENA, ekainaren 15ekoa, Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak emana, Eva María Mier Mendiguchía andrea jauna, Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziako San José Zentroko zuzendaria, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.
Uztailaren 25eko 74/2012 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziaren estatutuen 22. artikuluak xedatzen duenez, erakunde autonomo horri atxikitako zentro berekietako zuzendaritza lanpostuak, postu horien titularrek eskuratu dituzten eskubideak galarazi gabe, izendapen librearen bidez beteko dira, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako plantillako langile bat hautatuta. Izendatzea eta kargutik kentzea Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileari dagokio.
Horiek horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuan eta Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziaren estatutuak onesten dituen uztailaren 25eko 74/2012 Foru Dekretuan ezarritakoarekin bat.
EBATZI DUT:
1. Eva María Mier Mendiguchía andrea, Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziako San José Zentroko zuzendaria, kargutik kentzea, berak eskatu baitu, eta emandako zerbitzuak eskertzea.
2. Ebazpen hau San José Zentroari, Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziari, Lan Harremanen eta Antolamenduaren Zerbitzuari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2015eko ekainaren 15ean.–Fermín Castiella Lafuente, Mendekotasunerako Baliabideen eta Kudeaketaren zuzendariordea, Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzailearen ordez.
Iragarkiaren kodea: F1509076