13. ALDIZKARIA - 2015eko urtarrilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Tafallako HAPOko aldaketa puntuala. UC-90 unitatea.
Behin betiko onespena

Tafallako Udalak, 2014ko azaroaren 25ean egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen:

2014ko irailaren 30ean hasiera batean onetsi zen “Tafallako HAPOko aldaketa puntuala. UC-90 unitatea” izeneko dokumentua, Navarro Aragonesa de Inversiones S.L.k sustatua. Hura jendaurrean egoteko epea iraganik, ez da alegaziorik aurkeztu.

Ikusirik aipaturiko aldaketa puntual xehakatuaren behin betiko onespenaren aldeko txostena, Hirigintza Zerbitzuen Alorreko zuzendariak emana, azaroaren 19koa, eta Hirigintzako Informazio Batzordearen irizpena, egun berekoa, honako hau erabaki da:

Lehenbizikoa.–Behin betiko onestea “Tafallako HAPOko aldaketa puntuala. UC-90 unitatea”, Navarro Aragonesa de Inversiones S.L.k sustatua.

Bigarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea UC-90 unitateari buruzko aldaketa puntuala behin betiko onesteko erabakia.

Hirugarrena.–Behin betiko formalizatutako dokumentuaren ale bat erabaki honekin batera igortzea Nafarroako Gobernuko Sustapen Departamentura, behin betiko onetsi ondoko hamabortz eguneko epean.

Laugarrena.–Erabaki hau jakinaraztea sustatzaileari, ukituei, Hirigintza Alorrari, Ekonomia Alorrari eta Idazkaritza Orokorrari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Jakinarazten dut orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten da administrazio egintza honek administrazio bideari amaiera ematen diola eta bere kontra errekurtso hauek para daitezkeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, aukeran, agindua eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, egintza honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita. Ez da zilegi administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztea, errekurtso hau espresuki ebatzi arte edota ustezko ezespena gertatu arte.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, aukeran, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratzen denetik aitzina, espresa bada, edo behar den eskabidea isilbide administratiboaren ondorioz ezetsitzat hartzen den egunetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari (edo dagokion Salari) zuzendua, bi hilabeteko epean, egintza hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina, edo berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren jakinarazpen egunetik aitzina, espresa bada. Horrela ez bada, epea sei hilabetekoa izanen da, ustezko ezespena gertatu eta biharamunetik aitzina, errekurtsoaren ebazpena jakinarazi gabe hilabetetik gora iragateagatik.

PROPOSATZEN DEN HIRIGINTZAKO ARAUDIA

79. artikulua aldatu da, eta honela utzi:

3. dokumentua.–Hirigintzako araudi xehakatua.

79. artikulua. UC-90 exekuzio unitatea.

1. Araudi orokorra.

Mugapena.

Kudeaketa planoetan UC-90 bezala ezarritakoa.

Hirigintzako helburuak.

Lehendik dauden erabilerak eta eraikuntzak finkatzea, horiek kontserbatzeko, egokitzeko, ordezteko edo handitzeko baldintzak ezarrita.

Sailkapena: hiri lurzoru finkatuak.

Kalifikazioa: industria-merkataritza.

Jarduketa onartuak:

Lehendik dauden eraikuntzak kontserbatzea, egokitzea, ordeztea eta handitzea.

2. Eraikuntzaren baldintzak.

Kalkulatutako azalera: 12.744 m².

Eraikigarritasuna: gainerako determinazioetatik ondorioztatzen dena.

Tipologia: industriako nabe soltea edo habia motako nabeak, eransketa onartzen dutenak.

Lerrokadurak: ordezpen obretarako edo eraikuntza berrietarako lerrokaduren gehieneko inguratzailea ezarri da, eta ez dira antolamendutik kanpo deklaratuko, kontserbazio eta egokitzapenetan, lerrokadura ofizialek ukitutako eraikin nagusien zatiak.

Eraikuntzaren gehieneko sakonera: lerrokadurek zehazturikoa.

Gutxieneko fatxada: daudenak edo xehetasun azterlanak modu arrazoituan ezartzen dituenak ordezpen edo handitze kasuetan.

Gutxieneko lurzati eraikigarria: daudenak edo xehetasun azterlanak modu arrazoituan ezartzen dituenak ordezpen edo handitze kasuetan.

Gehieneko solairu kopurua: solairu 1 (ikus beste determinazio batzuk).

Eraikinen gehieneko altuera: dutena edo 10 metro (ikus beste determinazio batzuk).

3. Erabilerari buruzko baldintzak

Erabilera nagusia: industria-merkataritza.

Erabilera toleratuak: erabilera nagusiari lotutakoak.

Erabilera debekatuak: gainerako guztiak.

4. Urbanizazioaren baldintzak.

Kanpoko urbanizazio obra berriak, AR-7 banaketa eremuko lurzoruak erabiltzen dituztenak eta lurzoru horietarako sarbide berriak, lehendik direnetatik bereiziak, egitea ahalbidetzen dutenak, mugatutako eremu horretako jabeek ordainduko dituzte. Horretarako administrazio jarduleak aldez aurretik prestatu eta tramitatuko du Kostuak banatzeko proiektua.

Eremu mugatu horretako urbanizazio obrak eta haien mantentze lanak jabeen kontura eginen dira.

Fatxada nagusiaren eta lurzoru horietarako sarbidearen arteko espazio librea soilik erabiliko da aparkalekuetarako, ibilgailuen maniobretarako eta lorategietarako.

5. Kudeatzeko baldintzak.

Lurzati bakoitzak exekuzio unitate bat osatzen du, zuzeneko lizentzia beharko duena, eta aldez aurretik xehetasun azterlan bat, araudi honetan ezarritako determinazioak justifikatzea eta osatzea beharrezkoa den kasuetan, hurrengo ataleko determinazioari lotua baitago; izan ere bertan ezartzen da, batetik, lehendik dauden industrietara sartzeko eta ateratzeko bideak egun okupatzen duen azalera lagatu beharra dagoela, eta, bestetik, urbanizazio obrak ordaintzeko bermeak ezartzen dira.

6. Bertze determinazio batzuk.

Industria eremuan gehieneko solairu kopurua BS izanen da, eta baimendu ahalko dira solairuarteak, biltegitako edo bulegotako erabiltzeko, eraikuntzaren aurrealdean kokatuta 2,50 metroko gutxieneko garaiera librearekin, haien azalerak ez badu industriarako eraikitako azalera osoaren %20 gainditzen.

Gailurren gehieneko garaiera 10 m izanen da, salbu eta lurzatiak eransten direnean industria ertainetarako, horien produkzio prozesuak beste baldintza batzuk eskatzen baditu; horrelakoetan dagokion xehetasun azterlanean justifikatuko dira.

Xehetasun azterlanak aurrealdeko fatxaden gehieneko eta gutxieneko garaierak ezarriko ditu, haien fronteak erregularizatu eta bateratzeko.

Xehetasun azterlanak xeheki zehaztuko ditu baldintza estetikoak eta konposiziokoak, betiere homogeneotasun irizpideak jarraituz konposizioan, materialetan, testuran, koloreetan, mehelinen tratamenduan eta abar.

Tafallan, 2014ko abenduaren 16an.–Alkate udalburua, Cristina Sota Pernaut.

Iragarkiaren kodea: L1417363