13. ALDIZKARIA - 2015eko urtarrilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGANTZI

Arau Subsidiarioen aldaketa puntual xehakatua
Behin betiko onespena

Igantziko Udalak, 2014ko urriaren 23an egin osoko bilkuran, aldaketa xehakatua behin betiko onetsi zuen, aho batez. Horren bidez aldatzen dira Igantziko Arau Subsidiarioetan hiri lurzorua arautzen duen 6.5.2.9 artikulua eta lurzoru urbanizaezina arautzen duten 7., 8., 14. eta 15. artikuluak.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Legearen 81.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, hirigintzako araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Igantzin, 2015eko urtarrilaren 9an.–Alkatea, M. Lourdes Ibarluzea Irureta.

ARTIKULU BERRIAK

2004-06-09an behin betiko onetsitako lurzoru urbanizaezinaren arautegiko 7., 8., 14. eta 15. artikuluak eta hiri lurzoruaren arautegiko 6.5.2.9 artikulua aldatzen dira.

Lurzoru urbanizaezineko arautegia

7. artikulua. Baratzegintzari laguntzeko eraikuntza eta instalazioak “Baratzeko etxolak”.

Tresnak bildu eta gordetzeko bakarrik erabiltzen diren eraikuntza txikiak dira.

Oinean ezingo ditu 15m² baino gehiago eduki, eta hegaleraino gehiengo altuera, berriz, 3 metrokoa izango da. Teilatuak maldaduna eta teila gorriaz edo txilar kolorekoaz eratua izan beharko du.

Lorategi moduko teilatuak baimenduko dira, betiere ordenantzako baldintzetara eta ingurura egokitzen diren kasuetan.

Kanpoko aldetik, luzitu eta okre kolore argiz margotu beharko da edo, bestela, harrizko horma eraiki.

Arotzeriak egurrezkoa izan beharko du, eta bertzelako materialak debekatuta daude.

Egurrezko etxola aurrefabrikatuak para daitezke. Gainontzeko etxolak debekatuta daude.

Eraikitzean, nahitaez 3 metro utzi beharko dira lurzatiaren mugatik bidera

8. artikulua. Nekazaritza biltegiak

Gehieneko azalera 500 m²-koa izango da.

Teilatua bi isurikoa izango da. Hegalerako gehieneko altuera, berriz, 4 metrokoa. Teilatuak kolore gorrikoa izan beharko du. Lorategi moduko teilatuak baimenduko dira, betiere ordenantzako baldintzetara eta ingurura egokitzen diren kasuetan.

Fatxadak zarpiatu egin beharko dira, okre kolore argiz margotuta. Zati batzuetan edo guztian harrizko hormak eta bistako zimur gisakoak diren hormigoizko blokeak erabil daitezke, kolore errea dutenak. Bertzelako materialak debekatuta daude.

14. artikulua. Eraikuntza osagarriak

Estalpetzat jotzen dira batez ere etxe erabilerako, biltegitarako edo garajetarako diren eraikuntza txikiak.

Oinean gehienez okupatutako azalera 30 m2-koa izango da. Oineko forma angeluzuzena edo prismatikoa izango da, eta debekatuta daude angelu zorrotzak.

Kanpoko itxiturak 2, 3 edo 4 aldetan izan ditzake.

Teilatua maldaduna eta kolore gorrikoa izango da. Lorategi moduko teilatuak baimenduko dira, ordenantzako baldintzetara eta ingurura egokitzen diren kasuetan.

Fatxadak zarpiatuak eta okre kolore argiz margotuak izango dira edo, bestela, harrizko hormek eratuak. Gainontzeko materialak debekatuta daude.

Hegaleraino gehieneko altuera 2,70 metrokoa izango da.

Jartzeko baldintzak:

–Basoko soilguneetan paratu ahalko dira, baina aldez aurretik bidea eduki beharko dute.

–Bidetik ezingo dira 10 m baino urrunago egon ezta 3 m baino gertuago ere.

15. artikulua. Etxeko etxolak

Etxeko etxolak, etxeko kontsumorako erabiltzen diren animali espezien ustiapenerako instalazioak dira, eta espezieko gehieneko kopurua ondorengoa da:

–5 zerri ama.

–20 oilo edo uso.

–20 ahate edo bertzelako hegazti.

–10 untxi ama.

–Otsailaren 20ko 791/1979 Dekretuan daude araututa.

Etxolen ezaugarri formalak baratzegintzan laguntzeko instalazioen eta eraikuntza osagarrien ezaugarrien antzekoak izango dira, eta onartuko da lorategi moduko teilatuak egitea, ingurura egokitzeko.

16. artikulua. Nabe edo eraikuntza osagarrien teilatuak

–Teilatu guztiak gorriak izan beharko dira.

–Oinean 100 m² baino gutxiagoko azalera daukaten eraikinetan, teilatuak derrigorrez teilazkoa izan beharko du.

–Oinean 100 m² baino gehiagoko azalera daukaten eraikinetan, txapa erabili ahal izango da.

–Bizitoki gisako eraikinetan, teilatuak derrigorrez teilazkoa izan beharko du.

–Oin bakarreko eraikuntza osagarrietan, eta horietan bakarrik, lorategi moduko teilatuak baimendu ahalko dira, ordenantzako baldintzetara eta ingurura egokitzen diren kasuetan.

Hiri lurzoruko hirigintza arautegia

6.5.2.9. artikulua. Teilatuen atala.–3. eta 4. paragrafoen artean paragrafo berri bat sartzen da.

–Eraikinaren diseinuaren arabera, 2 edo 4 isurikoak izanen dira teilatuak, eta, proiektuaren arabera, linterna, sabaileiho, mansarda edo bao bertikalentzako elementuekin osa daitezke, horrela teilatuen azpiko espazioa erabilgarriago bihurtzeko, baina, hori bai, malda eta materialak aldatu gabe, dorre, frontoi eta horien gisako elementu berezietan ez bada, eta elementu horietan zinka, kobrea edo arbela bezalako material nobleagoak erabiliz, teilatuaren azalerako %15 igaro gabe.

Hala ere, kasu guztietan justifikatuko da ingurura egokitzen dela, bere tipologiagatik, antzekotasunagatik edo diseinuan bat datorrelako.

Lorategi moduko teilatuak egitea onartuko da beheko solairua besterik ez duten eraikuntza osagarrietan, txikiak eta katalogatu gabeak badira eta garaje gisa, etxeko etxola gisa etab. erabiltzeko badira.

Iragarkiaren kodea: L1500305