2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARAÑAIN
2015. urterako aldaketa, Lagunak Udal Zerbitzuaren ordenantza fiskaletan eta prezio publikoetan. Behin betiko onespena
Barañaingo Udalak, 2014ko urriaren 31n egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen aldaketa hasiera batean onestea 2015. urterako “Lagunak Udal Zerbitzuaren instalazioak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskalean” eta “Lagunak Udal Zerbitzuak antolatzen dituen ikastaro edo jardueretako sarrera, inskripzio edo matrikulen publikoak arautzen dituen ordenantza fiskalean”.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluko aginduei jarraikiz, erabaki hori 2014ko 219. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 7an, baita Barañaingo Udalaren iragarki oholean paratu ere, eta espedientea 30 egunean egon da jendaurrean.
Jendaurrean egoteko arestian aipatu aldia iraganik inork inolako alegaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu gabe, eta aipatu Foru Legearen 325.1.c) artikuluaren bukaerako aginduen ondorioz, aipatu ordenantzetako aldaketak behin betiko onetsitzat jotzen dira, eta haien testu osoa argitaratuko da, behar diren ondorioak izan ditzan, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 326. artikuluari jarraikiz.
Argitara ematen da aipatu agindua betez, eta ohartarazten da ezen honako ordenantza honen aurka –xedapen administratibo bat baita– ez dela administrazio bidean errekurtsorik paratzen ahal (Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1.992 Legearen 107.3 artikuluari jarraikiz); hortaz, behin betiko onespen honen aurka ondoko bideren bat erabiltzen ahalko da:
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1.998 Legearen 10.1.b) artikuluari jarraikiz, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Barañainen, 2014ko abenduaren 17an.–Alkate udalburua, José Antonio Mendive Rodríguez.
ERANSKINA
ORDENANTZA FISKALA, LAGUNAK UDAL ZERBITZUAREN INSTALAZIOAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOAK
ARAUTZEN DITUENA
Oinarria
1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babespean ezarri da ordenantza hau.
Kontzeptua
2. artikulua. Arau honetan ezartzen diren prezio publikoak galdatuko dira Lagunak udal zerbitzuaren instalazioak nahiz kirol eta kultur jardueren erabilera baimenduak ekartzen dituen zerbitzuak egiteagatik. Erabiltzeko ordutegia izanen da indarra duena, organo eskudunak onetsirik.
Aurreikusi gabeko erabilerak salbuespenez baimentzen ahalko dira, baldin eta egin beharreko jarduera interesekotzat jotzen bada eta zuzendaritza batzordeak betiere onesten badu.
Ordaindu beharra
3. artikulua. Udal zerbitzuak zer pertsona edo entitateri baimentzen dien bere instalazio eta zerbitzuen erabilera, horiexek dute ordaindu behar.
Halako pertsona edo entitate batzuei ez zaie prezio publikorik galdatuko, beren ezaugarri edo helburuak direla-eta zuzendaritza batzordeak hala erabakitzen badu.
Halaber, ez da prezio publikorik eskatuko Barañaingo Udalak sustatzen edo antolatzen dituen jardueretan, ezta bertze batzuetan, Udala haiekin lankidetzan aritzen bada interesgarritzat jotzen dituelakoz.
Kudeaketako eta diru-bilketako arauak
4. artikulua. Instalazioetara sarbidea ematen duen sarrera edo baimena eskuratzen denean sortzen da ordaindu beharra.
5. artikulua. Egun bateko balioa duten txartel edo sarrerak instalazioetan sartzeko unean luzatuko dira. Diru hori biltzeko arau berezia izanen da Lagunak udal zerbitzuko atezaintzan ordaintzea prezio hori. Han luzatuko dira txartelak, ordainketaren frogagiriak izanen direnak.
6. artikulua. Instalazioak abonatu gisa erabili nahi dituztenek, abonu hori denbora mugarik gabekoa ala udaldikoa izan, Lagunak zerbitzuak finkatzen dituen modu eta baldintzetan eskuratuko dute.
7. artikulua. Orokorrean, Oro har, Lagunak Udal Zerbitzuaren estatutuek zehazten dituztenak baizik ez dira izaten ahalko denbora mugarik gabeko abonatu.
Izena emateko eskaera egiten den unean ordainduko da hasierako sarreraren %50a, eta gainerako %50a hilabetero hainbanatuko da, bortz urtean. 65 urtetik goitikoek kidetze-sari guztia ordainduko dute abonua egitean. Haurrek hamar urte betez geroztik ordainduko dute dagokien sarrera, 120 hilekotan ordaindu ere. Gainerako abonatuek hiruhilekoetan ordaindu dituzten hilabeteei dagozkien kuotak ere izena emateko unean ordainduko dira orobat.
Abonatuen kuotak ez dira murrizten ahal, eta hiruhileko natural bakoitzaren lehen egunean sorraraziko dira edo, bertzenaz, instalazioetan alta egiten den hiruhileko egunean. Orobat, bajek, noiz egiten diren, ondoko hiruhilekoan izanen dute indarra, eta idatziz eskatu beharko dira.
Adin tarte bakoitzeko tarifetan agertzen diren kuotak dagokion adina betetzen den hilabete beretik hasiko dira osorik ordaintzen.
Betiere nahitaezko betebeharra izanen da banku batean helbideratzea behar diren kuotak kobratzeko.
Abonatu kirolariek Zuzendaritza Batzordearen baimena beharko dute eta horrek balioko die kirol lizentzia duten bitartean. Ordainketa kirol denboraldiko eginen da.
8. artikulua. Denbora mugarik gabeko abonatuak nahiz denboraldiko abonatuak izan nahi duten adingabeek adinez nagusi den tutore edo arduradun bat izan beharko dute, eta beren hasierako sarrera ordaindu beharko dute 18 urtez goitiko abonatuen baldintza beretan.
9. artikulua. Kuota murriztuak izateko baldintzak:
Familia larriendako %10eko murrizketa gauzatuko da baldin eta eskatzen bada eta Lagunak udal zerbitzuak baimentzen badu. Familia larritzat hartuko da familia gune abonatuak gutienez ere guraso/tutore bat eta 18 urtez beheitiko hiru seme-alaba baditu abonaturik.
10. artikulua. 65 urtetik goitikoendako kuotaz baliatu ahal izateko, frogatu behar da 65 urte beteak direla.
11. artikulua. Desgaitasuna dutenen kuota izateko %50etik goitiko desgaitasuna frogatu beharko da agiri ofizialaren bidez. Bertan jasoko da desgaitasun graduaren kalifikazioa.
Denbora mugarik gabeko abonatuetan 18 urtetik beheitikoak kuotatik salbuetsirik geldituko dira %50etik goitiko desgaitasuna badute, baina ez kidetze-sariko diru kopurua ordaintzetik; hori denbora mugarik gabeko gainerako abonatuendako ezarritako denbora eta modu beretan pagatu beharko dute. 18 urte betetzean, desgaitasuna dutenendako ezarritako kuota aplikatuko zaie.
12. artikulua. Izena emanik edo hiruhileko ordainagiria luzaturik familiaren inguruabarrak aldatzen badira, ez dira hurrengo hiruhilekoa arte kontuan hartuko.
13. artikulua. Denbora mugarik gabeko abonatuen hiruhilekoko kuotak ez ordaintzeak instalazioak erabili ezina ekarriko du, zorra kitatu arte. Ordaintzen ez den ordainagiri bakoitzak %10eko errekargua ekarriko du.
14. artikulua. Instalazioen erabiltzaileek men egin beharko diete beti esparru bakoitzean ikusgai jartzen diren portaera eta erabilera arauei.
15. artikulua. Gimnasioko abonamendurako kuotak urte osokoak dira (urtarrila-abendua) eta zatiezinak; hortaz, ezin da hainbanaketarik ezarri. Bakar-bakarrik, eta salbuespenez, uztailaren 1etik aitzina izena ematen dutenek, urteko kuotaren %50 ordaindu beharko dute.
16. artikulua. Abonatuek agiri ofizialen bidez frogatzen badute Nafarroako Foru Komunitatetik kanpora joan behar dutela ikastera, lan egitera edo antzeko zereginetara, eszedentzia eskatzen ahalko dute abonatuaren kuota ez ordaintzeko eta abonatu izaten jarraituko dute, baina instalazioak erabiltzeko eskubidea galduko dute eszedentziak iraun bitartean. Ez da urtebete baino gutiago izanen, ezta bortz urte baino gehiago ere.
17. artikulua. Kirol instalazioak gizarte edo kultur helburu baterako erabili ahal izateko, eskabidea egin beharko da, gutienez ere 20 egun lehenago, Barañaingo Herriko Etxean. Eskumena duen udal organoak instalazioa uztea onartuta, Lagunak udal zerbitzuan ordainduko da, hala behar baldin bada, udal zerbitzu horren prezio publikoetan finkatzen den zenbatekoa.
18. artikulua. Kirol kuota bateratuko prezio publikoan bilduko dira kirol eskolaren eta lehiaketan parte-hartzearen ordainketak. Kirol denboraldi bakoitzaren hasieran ezartzen diren kiroletan aplikatuko da.
19. artikulua. Kanpaina bereziko kidetze-sariaren prezio publikoa zuzendaritza batzordeak erabakiko du, abonatuak ekarrarazteko kanpaina aldietan.
20. artikulua. Publizitate egonkorraren prezioan ez da sartzen ez inprimaketaren kostua ez hesiak jartzea. Iragarkia egiten duenak ordainduko ditu horiek.
1. ARAUA.–ORDENANTZA FISKALA, LAGUNAK UDAL ZERBITZUAREN INSTALAZIOAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA
2015eko tarifen eranskina
–Pilotalekuko sarrerak neguan:
- Abonatu gabeak, erroldatuak: 6,00 euro.
- Abonatu gabeak, erroldatu gabeak: 12,00 euro.
- Pilotalekuko argia, ordua (abonatu gabeek soilik): 6,50 euro.
–Tenis pistetako sarrerak neguan:
- Abonatu gabeak, erroldatuak: 6,00 euro.
- Abonatu gabeak, erroldatu gabeak: 12,00 euro.
- Teniseko argia, ordua (abonatu gabeek soilik): 6,50 euro.
–Padel pistako sarrerak neguan:
- Abonatu gabeak, erroldatuak: 6,00 euro.
- Abonatu gabeak, erroldatu gabeak: 12,00 euro.
- Padeleko argia, ordua (abonatu gabeek soilik): 6,50 euro.
–Igerileku estaliko sarrerak neguan:
- Abonatu gabeak, erroldatuak: 6,00 euro.
- Abonatu gabeak, erroldatu gabeak: 12,00 euro.
–Bertze instalazioetako sarrerak neguan:
- Abonatu gabeak, erroldatuak: 6,00 euro.
- Abonatu gabeak, erroldatu gabeak: 12,00 euro.
–Erroldatuen udako sarrerak:
- 65 urtetik goiti: 6,00 euro.
- 18tik 64 urtera bitarte: 11,00 euro.
- 10etik 17 urtera bitarte: 6,50 euro.
- 2tik 9 urte arte: 4,20 euro.
–Erroldatu gabeen udako sarrerak:
- 65 urtetik goiti: 10,00 euro.
- 18tik 64 urtera bitarte: 20,00 euro.
- 10etik 17 urtera bitarte: 15,00 euro.
- 2tik 9 urte arte: 9,00 euro.
–10 sarrerako bonua erroldatu gabeendako: 130,00 euro.
–20 sarrerako bonua erroldatu gabeendako: 250,00 euro.
–Zaintzaileen abonamenduak:
- Hilabetean: 75,00 euro.
- Hilabete erdikoa: 40,00 euro.
–Gizarte ongizateko udako abonamenduak:
- 65 urtetik goiti: 30,60 euro.
- 18tik 64 urtera bitarte: 61,10 euro.
- 10etik 17 urtera bitarte: 40,75 euro.
- 2tik 9 urte arte: 10,20 euro.
–Gizarte ongizateko urteko abonamenduak:
- 65 urtetik goiti: 50,00 euro.
- 18tik 64 urtera bitarte: 100,00 euro.
- 10etik 17 urtera bitarte: 60,00 euro.
- 2tik 9 urte arte: 20,00 euro.
–Abonatu kirolariak urtean:
- 18 urtetik goiti: 178,20 euro.
- 14 eta 17 urte bitarte: 102,60 euro.
- 14 urtetik beheitikoa: 79,50 euro.
–Kirol kuota urtean: 60,00 euro.
–Kirol kuota bateratua: 132,00 euro.
–Abonatuen kuotak hilean.
- 18tik 64 urtera bitarte: 14,85 euro.
- 14 eta 17 urte bitarte: 8,55 euro.
- 10etik 13 urtera bitarte: 5,80 euro.
- 2tik 9 urte arte: 1,39 euro.
- 65 urtetik goiti: 9,85 euro.
- Desgaitasuna dutenak >%50: 6,62 euro.
–Kidetze-sariko kuota:
- Arrunta: 270,00 euro.
- 65 urtetik goitiko abonatu berriak: 135,00 euro.
- Desgaitasuna dutenak >%50: 135,00 euro.
–Kanpaina bereziko kidetze-sariko kuota.
- Arrunta: 125,00 euro.
- 65 urtetik goitiko abonatu berriak: 125,00 euro.
- Desgaitasuna dutenak >%50: 125,00 euro.
–Takillak, urtean: 40,00 euro.
–Takillako giltzaren kopia: 9,00 euro.
–Erroldatuen udako abonamenduak hilabetean:
- 18tik 64 urtera bitarte: 125,00 euro.
- 10etik 17 urtera bitarte: 71,00 euro.
- 2tik 9 urte arte: 47,00 euro.
- 65 urtetik goiti: 75,00 euro.
–Erroldatu gabeen udako abonamenduak hilabetean:
- 18tik 64 urtera bitarte: 260,00 euro.
- 10etik 17 urtera bitarte: 130,00 euro.
- 2tik 9 urte arte: 90,00 euro.
- 65 urtetik goiti: 130,00 euro.
–Erroldatuen udako abonamenduak hilabete erdian:
- 18tik 64 urtera bitarte: 70,00 euro.
- 10etik 17 urtera bitarte: 45,00 euro.
- 2tik 9 urte arte: 30,00 euro.
- 65 urtetik goiti: 40,00 euro.
–Erroldatu gabeen udako abonamenduak hilabete erdian:
- 18tik 64 urtera bitarte: 130,00 euro.
- 10etik 17 urtera bitarte: 65,00 euro.
- 2tik 9 urte arte: 45,00 euro.
- 65 urtetik goiti: 65,00 euro.
–Gimnasioa, urteko abonamendua (urtarrilaren 1etik abenduaren 31 arte):
- 16tik 64 urtera bitarte, ordutegi osoa: 120,00 euro.
- 16tik 64 urtera bitarte, goizeko ordutegia: 90,00 euro.
- 16–17 urte, ordutegi osoa.
- 16–17 urte, goizeko ordutegia.
- 65 urtetik goiti, ordutegi osoa: 65,00 euro.
- 65 urtetik goiti, goizeko ordutegia: 50,00 euro.
- >%50ko desgaitasuna dutenak, ordutegi osoa: 60,00 euro.
- >%50ko desgaitasuna dutenak, goizeko ordutegia: 39,50 euro.
- 16tik 64 urte arte, 10 saioko bonua: 61,00 euro.
- 16-17 urte, 10 saioko bonua.
- 65 urtetik goiti, 10 saioko bonua: 31,50 euro.
- >%50ko desgaitasuna dutenak, 10 saioko bonua: 31,50 euro.
–Publizitate egonkorra (3 x 1 metro).
- Denboraldi baterako kontratua: 300,00 euro.
- Hiru denboraldirako kontratua: 250,00 euro.
- Bortz denboraldirako kontratua: 150,00 euro.
–Kirol espazioen alokairua:
- Futbol 11ko zelaia, saio/partida: 75,00 euro.
- Futbol 7ko zelaia, saio/partida: 65,00 euro.
- Pilotalekua, egun osoa, erabilera berezietarako: 635,00 euro.
- Pilotalekua, egun erdia, erabilera berezietarako: 320,00 euro.
- Hockey/eskubaloi pista, saio/partida: 65,00 euro.
- Gehigarria argiagatik futbol/hockey/eskubaloia: 21,00 euro.
- Igerileku estaliaren alokairua kale/ordu bat: 65,00 euro.
- Kiroldegiaren alokairua, kirola egiteko: 35,00 euro.
- Kiroldegia, egun osoa, aparteko erabileretarako: 635,00 euro.
- Kiroldegia, egun erdia, aparteko erabileretarako: 320,00 euro.
- Irristaketa pistaren alokairua, egun osoa, aparteko erabileretarako: 618,00 euro.
- Irristaketa pistaren alokairua, egun erdia, aparteko erabileretarako: 309,00 euro.
–Egur/ikatz fardela: 5,00 euro.
ORDENANTZA FISKALA, LAGUNAK UDAL ZERBITZUAK ANTOLATZEN DITUEN IKASTARO ETA JARDUERETAKO
SARRERA, INSKRIPZIO ETA MATRIKULEN PREZIO
PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA
Oinarria
1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babespean ezarri da ordenantza honen prezio publikoa.
Kontzeptua
2. artikulua. Prezio publikoak galdatuko dira, Lagunak udal zerbitzuak hezkuntza, kultura, kirol edo gizarte arloetan urtean antolatzen dituen programa, jarduera edo ikastaroetan parte hartu edo horietara joateko eskubidea ematen duten sarrera, matrikula edo gisako bertze edozein kontzeptu dela eta, prezio publikoak aplikatzeko bertze arauetan sartuta ez daudenean.
Kudeaketarako eta diru-bilketarako arauak
3. artikulua. Prezio publikoa ordaindu beharko da sarrera hartu edo izen ematea edo matrikula egitean.
4. artikulua. Lagunak udal zerbitzuak kasuan-kasuan ezarritako moduan eta tokian eginen da diru-bilketa.
5. artikulua. Prezioa ordaintzera behartuta dagoenari leporatu ezin zaizkion arrazoiak direla eta, ikastaroa edo jarduera egiten ez bada, dagokion zenbatekoa itzuliko zaio.
6. artikulua. Ikastaro edo jardueretan izena eman ondoan ez da prezioak itzultzerik onartuko, salbu eta antolaketari egozten ahal zaizkion arrazoiengatik.
7. artikulua. Programaturiko jardueretan parte hartzeak edo haietara joateak instalazioak erabiltzeko arauak onartu beharra dakar.
8. artikulua. Lagunakek konpromisoa hartzen du izen ematea hasi aitzin ikastaroen eskaintzaren, ordutegien, prezioen eta parte hartzaileen gehieneko eta gutieneko kopuruaren berri emateko. Gutieneko parte hartzaile kopuru bat lortzen ez duten ikastaroak bertan behera geldituko dira.
9. artikulua. Ikastaroetan izena ematean, kategoria hauek ezarri dira: abonatuak eta abonatu gabeko erroldatuak; abonatuek lehentasuna izanen dute izena ematean. Abonatu gabe eta erroldatu gabe direnek ere aukera izanen dute, baina prezioa erroldatuek baino %30 gehiago ordaindu beharko dute.
2. ARAUA.–ORDENANTZA FISKALA, LAGUNAK UDAL ZERBITZUAK ANTOLATZEN DITUEN IKASTARO ETA JARDUERETAKO
SARRERA, INSKRIPZIO ETA MATRIKULEN PREZIO
PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA
2015eko tarifen eranskina
–Tenis ikastaroak (8 ordu):
- Abonatuak: 42,95 euro.
- Abonatu gabeak, erroldatuak: 56,65 euro.
–Igeriketa ikastaroak (8 ordu):
- Abonatuak: 39,00 euro.
- Abonatu gabeak, erroldatuak: 64,00 euro.
–Padel ikastaroak (8 ordu):
- Abonatuak: 60,00 euro.
- Abonatu gabeak, erroldatuak: 75,00 euro.
–Gainerako ikastaroak (32 ordu/lau hilekoa):
- Abonatuak: 140,60 euro.
- Abonatu gabeak, erroldatuak: 175,10 euro.
–Gainerako ikastaroak (16 ordu/lau hilekoa):
- Abonatuak: 96,31 euro.
- Abonatu gabeak, erroldatuak: 140,60 euro.
–Futbol partidetarako sarrerak:
- Hirugarren maila: 10,00 euro.
- Gazteen ohorezko maila eta maila gorena: 5,00 euro.
- Emakumeen superliga: 6,00 euro.
–Abonatuen mendirako autobusa:
- 18 urtetik goiti-goizeko irteera: 7,00 euro.
- 15etik 17 urte arte-goizeko irteera: 5,00 euro.
- 14 urte arte-goizeko irteera: 2,00 euro.
- 18 urtetik goiti-egun pasa: 9,00 euro.
- 15etik 17 urte arte-egun pasa: 6,00 euro.
- 14 urte arte-egun pasa: 4,00 euro.
–Abonatu gabeen mendirako autobusa:
- 18 urtetik goiti-goizeko irteera: 15,00 euro.
- 15etik 17 urte arte-goizeko irteera: 9,00 euro.
- 14 urte arte-goizeko irteera: 6,00 euro.
- 18 urtetik goiti-egun pasa: 17,00 euro.
- 15etik 17 urte arte-egun pasa: 12,00 euro.
- 14 urte arte-egun pasa: 8,00 euro.
Iragarkiaren kodea: L1417217