1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. Iragarkia. Gora jotzeko errekurtsoak, psikologo lanpostuetan aritzeko deialdiaren kontra.
Behin betiko emaitzak ikusita psikologoaren lanpostuetan aritzeko izangaien bi zerrenda hautaproben bidez egiteko (bata aldi baterako kontratazioetarako eta bestea, prestakuntzarako, zerbitzu berezietako egoeran) eta lanpostu horretarako bigarren prestakuntza aldian sartzeko proba egiteko deialdian, zein Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren uztailaren 8ko 1460/2014 Ebazpenaren bidez onetsi baitzen eta 2014ko 151. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, abuztuaren 4an.
José Manuel Marquina Sala, Jorge González Gómez, Sonia Sainz Angós eta Luisa Pérez Ayerra jaun-andreek gora jotzeko errekurtsoak jarri dituzte hautaproben bidez psikologoaren lanpostuetan aritzeko izangaien bi zerrenda osatzeko deialdi horren behin betiko emaitzen aurka. Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluetan xedatutakoarekin bat, interesdunei horren berri ematen zaie, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ahal izateko, dela Erregistro Orokorrean aurkeztuz (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña), dela Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan adierazitako baliabideak erabiliz.
Aurkeztutako errekurtsoen kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea 2, 2. solairua; Iruña).
Iruñean, 2015eko urtarrilaren 12an.–Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.
Iragarkiaren kodea: F1500373