1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
783/2014 EBAZPENA, azaroaren 28koa, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, Gitarra Elektrikoaren espezialitatea Musika eta Dantza Eskolen Berariazko Erregistroan inskribatzen duena, Garraldako Udalaren “Orreaga” Musika Eskolak irakats dezakeen irakaskuntza gisa.
Ikusirik Luz Divina Lobeiras Oscariz andreak, Garraldako Udalaren “Orreaga” Musika Eskolaren Patronatuko buruak, eskolan musika-tresnen espezialitate gehiago irakasteko aurkeztu duen baimen eskaera dela-eta instruitutako espedientea.
Ikusirik Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak eman duen aldeko txostena, Gitarra Elektrikoaren espezialitatea baimentzeko.
Kontuan harturik Musika eta Dantza Eskolen sorrera eta funtzionamendurako oinarrizko arauak ezarri zituen abenduaren 21eko 421/1992 Foru Dekretuaren 29. artikuluan xedatutakoa (foru dekretu hori 79/2010 Foru Dekretuaren bidez aldatu zen, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak barne merkatuko zerbitzuei buruz 2006ko abenduaren 12an emandako 2006/123/EE Zuzentaraura egokitzeko).
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluaren bidez esleitutako ahalmenak erabiliz, eta Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak proposaturik,
EBATZI DUT:
1. Nafarroako Gobernuaren Musika eta Dantza Eskolen Berariazko Erregistroan Gitarra Elektrikoaren espezialitatea inskribatzea Garraldako Udalaren “Orreaga” Musika Eskolak ematen duen irakaskuntza gisa (ikastetxearen kodea: 31008621). Inskripzioak 2014ko ekainaren 27tik aurrera izanen ditu ondorioak, egun horretan sartu baitzen Hezkuntza Departamentuan ikastetxeko titularraren eskaera aipatu irakaskuntza inskribatzeko.
2. Une horretatik aurrera eskola horrek inskribatuak dituen ikasketak Hezkuntzari buruzko Lege Organikoaren 48.3 artikuluan ezarritakoak dira, abenduaren 21eko 421/1992 Foru Dekretuaren 9. artikuluan ezarritako antolamenduari jarraikiz, honako hauek alegia:
a) “Oinarrizko eskaintzari” dagozkionak, 9. artikuluko 1. ataleko a), b) eta c) letretan ezarritakoari jarraikiz eta musika-tresnen espezialitate hauetan: Akordeoia, Bateria, Bonbardinoa, Klarinetea, Zeharkako Flauta, Gaita, Gitarra, Gitarra Elektrikoa, Perkusioa, Pianoa, Saxofoia, Tronboia, Tronpeta, Tuba, Txistua eta Biolina.
b) Oinarrizko eskaintzan ez dauden beste irakasgai batzuk (9.2 artikulua): Haurrentzako Musika Hastapenak (8 urte arte).
3. Eskolaren osaera aldatuz gero, eta aldaketak 421/1992 Foru Dekretuaren 29. artikuluan araututakoa ukitzen badu, Hezkuntza Departamentuari jakinarazi beharko zaio.
4. Foru dekretu horren 31. artikuluan aipatutako kasuetan, eskolaren inskripzioa baliorik gabe uzten ahalko da.
5. Administrazioaren ebazpen honen kontra administrazio publiko interesdunak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko du, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, galarazi gabe aurretik errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen ekainaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.
6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
7. Ebazpen hau “Orreaga” Musika Eskolaren Patronatuko buruari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuari, Arte Ikasketetarako eta Musikaren Hiria Kudeatzeko Atalari, Kontratazioaren, Zerbitzu Osagarrien eta Koordinazio Administratiboaren Atalari eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegoari igortzea.
Iruñean, 2014ko azaroaren 28an.–Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Iñigo Huarte Huarte.
Iragarkiaren kodea: F1416618