127. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

19/2015 EBAZPENA, maiatzaren 22koa, Nafarroako Zerga Ogasuneko Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuko zuzendariak emana, Murietako balorazio txostena onesten duena.

Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuko zuzendariak, maiatzaren 15ean emandako 16/2015 Ebazpenaren bidez, Murietako balorazio txostena berritzeko Batzorde Mistoa eratzea erabaki zuen.

2015eko maiatzaren 21ean egindako bilkuran, Batzorde Mistoak balorazio txostenaren behin betiko edukia finkatu zuen eta hura onesteko proposamen loteslea egin zion Nafarroako Zerga Ogasunari.

Horrenbestez, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.5 artikuluan xedatutakoarekin bat,

EBATZI DUT:

Lehena.–Murietako balorazio txostena onestea, Batzorde Mistoak 2015eko maiatzaren 21eko bilkuran egindako proposamen loteslearen arabera.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta aipatu balorazio txostenaren eduki osoa udal interesdunaren bulegoetan jartzea jendaurrean hogei egun naturaleko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Murietako Udalari igortzea, eta interesdun guztiei ohartaraztea ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dutela, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, aurreko puntuan adierazitako jendaurreko epea bukatu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Iruñean, 2015eko maiatzaren 22an.–Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuko zuzendaria, Fermín Muñoz Muñoz.

Iragarkiaren kodea: F1507853