127. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 2a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

MADRILGO LAN ARLOKO 25. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 821/2014 prozedura arrunta

Eugenia Ramos Garcíak, Madrilgo Lan arloko 25. Epaitegiko idazkari judizialak, aditzera ematen du:

Miguel Ángel Rivera Cortes jaunak eskaturik, prozedura arrunta dela eta, 821/2014 prozedura bideratzen ari da lan arloko epaitegi honetan, Soldatak Bermatzeko Funtsaren, Xial Domotecnologia SLren eta XIAL Domotecnologia SLren konkurtsoko administrazioaren (Red Concursal, Sociedad Limitada Profesional) kontra, eta hartan ebazpena eman da 2015eko martxoaren 26an, eta interesekoa izan daiteke XIAL Domotecnologia SLrentzat. Egintza osorik ezagutzeko, epaitegian agertu behar du, eta ohartarazten zaio, halaber, ebazpenaren kontra berraztertzeko errekurtsoa jar daitekeela hiru eguneko epean.

Eta Xial Domotecnologia SLri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki oholean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialean zedularen edo ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, horretarako ezarritako bitartekoaren bidez, salbu eta autoenak, epaienak edo prozedurari bukaera ematen dioten edo intzidente bat ebazten duten dekretuenak, edo epatzeenak.

Iruñean, 2015eko maiatzaren 13an.–Idazkari judiziala, Eugenia Ramos García.

Iragarkiaren kodea: J1508036