127. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1321/2015 EBAZPENA, maiatzaren 27koa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, espezialitate berria eskuratu duten maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioen behin betiko zerrenda onesten duena, baita eskuratu ez dutenena ere, horretarako arrazoia adierazita.

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak maiatzaren 7an emandako 1074/2015 Ebazpenaren bidez, espezialitate berria eskuratu duten maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioen behin-behineko zerrenda onetsi zen, baita eskuratu ez dutenena ere, horretarako arrazoia adierazita.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik eta bakar bat ere aurkeztu ez denez, bidezko da espezialitate berria eskuratu duten maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioen behin betiko zerrenda onestea.

Bestetik, bidezko da inongo espezialitaterik eskuratu ez duten maisu-maistren behin betiko zerrenda ere onestea, horretarako arrazoia adierazita.

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak abuztuaren 3an emandako 15/2011 Ebazpenaren bidez eskuordetutako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Espezialitate berria eskuratu duten maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioen behin betiko zerrenda onestea, I. eranskin gisa ageri dena.

2. Inongo espezialitaterik eskuratu ez duten irakasleen behin betiko zerrenda onestea, II. eranskin gisa ageri dena, kasuan kasuko arrazoia adierazita.

3. Ebazpen hau eta dagozkion eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

4. Ebazpen honen eta eranskinen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera.

5. Ebazpen hau eta dagozkion eranskinak Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Deialdien Atalari, Titulazioak Aztertzeko Batzordeari eta Argibide eta Agiri Bulegoari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2015eko maiatzaren 27an.–Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, Begoña Uxue Vela.

I. ERANSKINA

Maisu-maistren kidegoko espezialitatea eskuratu duten funtzionarioak

DEITURAK ETA IZENA

ESPEZIALITATEAK

ASTIGARRAGA GALARRETA, NOEMI

Haur Hezkuntza

DIAZ-AGERO EGIDO, ANA

Haur Hezkuntza

PERAL TUTOR, SILVIA

Lehen Hezkuntza

SUDON AGUILAR, RAMON

Lehen Hezkuntza

UGALDE MARCHUETA, AITZIBER

Lehen Hezkuntza

URDANIZ BERASAIN, MAITE

Lehen Hezkuntza

Pedagogia Terapeutikoa

VENTOSA MORENO, MONICA

Haur Hezkuntza

II. ERANSKINA

Maisu-maistren kidegoko espezialitatea eskuratu ez duten funtzionarioak

DEITURAK ETA IZENA

ESPEZIALITATEAK

ARRAZOIA

BARRIO GARCIA, MONICA

Haur Hezkuntza

Ez da Nafarroako funtzionarioa.

CASTILLO UBIERNA, SHEILA

Haur Hezkuntza

Pedagogia Terapeutikoa

Euskara (NA)

Ez da Nafarroako funtzionarioa.

GONZALEZ RUPEREZ, VIRGINIA

Pedagogia Terapeutikoa

Ez du frogatu Hezkuntza Bereziko azpiatala edo dagokion baliokidea.

IRADI MICHELENA, ANDER

Gorputz-hezkuntza

Ez da Nafarroako funtzionarioa.

SAN MARTIN IZCUE, VIRGINIA

Pedagogia Terapeutikoa

Euskara (NA)

Ez du frogatu Hezkuntza Bereziko azpiatala edo dagokion baliokidea.

Aitortua du irakaskuntzako espezialitatea.

F1508437

Iragarkiaren kodea: F1508437