127. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

47/2015 FORU AGINDUA, ekainaren 2koa, Hezkuntzako kontseilariak emana. Honen bidez, Nafarroako Foru Komunitateko lurralde eremuko ikastetxeetan, Batxilergoko irakaskuntzen ezarpena arautzen da, egitura garatzen eta ordutegia finkatzen.

Batxilergoaren antolaketa berria maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 32.etik 38.era bitarteko artikuluetan garatzen da, abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoaren bidez aldatu ondoren.

Maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoaren bidez aldatu ondoren, hura garatzeko abenduaren 26ko 1105/2014 Errege Dekretua argitaratu zen, zeinaren bidez ezartzen baita Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko oinarrizko curriculuma.

1105/2014 Errege Dekretuak curriculumaren konfigurazio berri bat ezarri zuen, autonomia franko handitzea ekartzen zuena, bai Hezkuntza Departamentuarentzat bai ikastetxearentzat, zeren sistema malguagoa da, ahalbidetzen baitu egiazko eskaerara egokitzea prestakuntza eskaintza eta haren ibilbideak, eta errazten baitu ikastetxeak espezializa daitezela, eta, horretaz gain, ekitatea, berdintasuna eta inklusioa dituen hezkuntza eskaintza planteatzen du.

Batxilergoa zenbait modalitatetan antolatzen da: Zientziak, Giza eta Gizarte Zientziak, eta Arteak, eta modu malguan antolatuta dago, ikasleei prestakuntza espezializatua eskaintzeko, prestakuntzarako dituzten asmo eta interesen arabera, edo batxilergoa bukatutakoan bizitza aktiboan sartzea ahalbidetzeko.

Aipatutako abenduaren 26ko 1105/2014 Errege Dekretuaren 3. artikuluan xedatutakoaren ondorioz, Nafarroako Gobernuak Batxilergoaren curriculuma garatu du bere eskumen eremurako, dagokion foru dekretuaren bidez.

Bestalde, aipatutako abenduaren 26ko 1105/2014 Errege Dekretuaren 26. eta 28. artikuluen 6. atalean ezartzen da ezen enborreko irakasgaien multzoari gutxienez dagozkion irakastorduak, modu orokorrean kontatuta Batxilergoko lehenbiziko eta bigarren ikasmailetarako, ez direla izanen hezkuntza Administrazio bakoitzak horietako bakoitzerako ezarritako irakastordu guztien %50 baino gutxiago.

Aurreko lerroaldean azaldutakoa kontuan izanik, eta orain arteko esperientziaren argitan, hobe da denbora jakin bat zehaztea irakasgai bakoitza tratatzeko, ahalik eta gehien gara daitezen ikasle guztientzat oro har ezarritako ahalmen pertsonalak, gaitasunak eta helburuak.

Horregatik, Hezkuntza Departamentuak, foru agindu honen bidez, Batxilergoko hezkuntza eskaintzaren konfigurazioa ezartzen du, baita hura osatzen duten irakasgaien irakastorduen esleipena ere.

Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena aurkeztu du foru agindu hau onets dadin. Honen bidez arautzen dira Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako Batxilergoko irakaskuntzen ezarpena eta ordutegia, hura abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoaren bidez aldatu ondoren, Nafarroako Foru Komunitateko lurralde eremuan diren ikastetxe publiko, pribatu eta pribatu itunduetarako.

Foru agindu hau prestatzerakoan ondokoak hartu dira kontuan: abuztuaren 31ko 1070/1990 Errege Dekretua, irakaskuntza ez-unibertsitarioko eginkizun eta zerbitzuak Estatuak Nafarroako Foru Komunitatearen esku uztea onesten duena; abenduaren 26ko 1105/2014 Errege Dekretua, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko oinarrizko curriculuma ezartzen duena; eta Nafarroako Foru Komunitatean Batxilergoko irakaskuntzen curriculuma ezartzen duen foru dekretua.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.g) artikuluan ematen zaizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. artikulua. Xedea eta aplikazio eremua.

Foru agindu honen xedea da Nafarroako Foru Komunitateko lurralde eremuko ikastetxeetan Batxilergoko irakaskuntzen ezarpena arautzea, egitura garatzea eta ordutegia finkatzea.

2. artikulua. Printzipio orokorrak.

Batxilergoko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek, hala publikoek nola pribatuek eta pribatu itunduek, printzipio orokor hauek bete beharko dituzte:

a) Oro har, 30 ikas saio izanen da asteko ordutegia Batxilergoko G edo G/A ereduak dituzten ikastetxeetan. Irakaskuntza horien D edo D/A ereduak dituzten ikastetxeetan 34 ikas saiokoa izanen da, eta ikas saioek 55 minutu iraunen dute.

b) Foru agindu honen I., II. eta III. eranskinetan ezarritako banaketa errespetatuko da ikasleen asteko ordutegian.

c) Ikastetxeek eska dezakete ordutegiari astean bost ikas saio gehitzea gehienez, eta, betiere, astean 35 ikas saio izanen dira gehienez. Luzapen horrek ez du behin ere ituna handitzea ekarriko ikastetxe pribatu itunduetan, ezta plantilla ere ikastetxe publikoetan. Familiei ez die inolako kosturik sortuko. Hezkuntza Departamentuak, egutegiari eta ordutegi orokorrari buruz urtero argitaratzen duen araudiaren barrenean, ordutegia luzatzeko eskaerarako prozedura zehaztuko du.

d) Era berean, Batxilergoko D edo D/A ereduak dituzten ikastetxeek, beren hezkuntza proiektuarekin bat, baldin astean 34 ikas saio baino gutxiago izan nahi badituzte, eskola ordutegia aldatzeko eskatu beharko dute, astean 4 ikas saio gehienez ere. Hezkuntza Departamentuak, egutegiari eta ordutegi orokorrari buruz urtero argitaratzen duen araudiaren barnean, ordutegia murrizteko eskaerarako prozedura zehaztuko du.

e) Batxilergoa D edo A hizkuntza ereduen arabera egiten duten ikasleek Euskal Hizkuntza eta Literatura irakasgaia izanen dute etapako bi ikasmailetan.

f) Berek diseinatutako irakasgaiak eskain ditzakete ikastetxeek, aldez aurretik Hezkuntza Departamentuaren baimena izanik, foru agindu honen lehenbiziko xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera.

g) Hautatu daitezkeen irakasgai gisa ikasleei eskainitako irakasgaiak irakasteko, beharrezkoa izanen da gutxienez ere 20 ikaslek hautatzea. Nolanahi ere, Hezkuntza Departamentuak, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren aldez aurreko txostena izanik, egoera zehatzak balora ditzake, eta baimendu dezake orokorki ezarritako gutxieneko ikasle kopurua baino gutxiago izatea irakasgai horiek emateko.

h) Aurreinskripzioan gurasoek edo legezko tutoreek hala eskatzen badute, ikastetxeak bermatuko du Erlijio irakaskuntzak emanen direla.

3. artikulua. Ikasmailak eta modalitateak.

1. Nafarroako Foru Komunitatean Batxilergoko irakaskuntzen curriculuma ezartzen duen foru dekretuan xedatutakoarekin bat, Batxilergoak bi ikasmaila ditu, eta zenbait modalitate desberdinetan garatuko da.

2. Batxilergoa honako modalitate eta ibilbideetan garatuko da:

a) Zientzien modalitatea.

–Osasun Zientzien ibilbidea.

–Zientzien eta Ingeniaritzaren eta Teknologiaren ibilbidea.

b) Giza eta Gizarte Zientziak.

–Giza Zientzien ibilbidea.

–Gizarte Zientzien ibilbidea.

c) Arteak.

–Arte plastikoen, diseinuaren eta irudiaren ibilbidea.

–Arte eszenikoen, musikaren eta dantzaren ibilbidea.

4. artikulua. Ikasleek hauta ditzaketen irakasgaiak.

1. Ikasmaila bakoitzeko nahitaezko irakasgaiez gain, ikasleek hautatzeko irakasgai bat edo gehiago izan beharko ditu, hizkuntza ereduaren arabera, foru agindu honen I., II. eta III. eranskinetan xedatutakoarekin bat. Horretarako, ikastetxeko zuzendaritzak ikasleen interes eta beharretarako egokiena den eskaintza taxutuko du, kontuan izanik ezen bai Atzerriko Bigarren Hizkuntza bai Nafarroako Geografia eta Historia nahitaez eskaintzekoak direla.

2. Halaber, nahitaez eskaintzekoak izanen dira irakasgai hauek:

–Filosofiaren Historia, Batxilergoko bigarren ikasmailan, Zientzien eta Arteen modalitateetan.

–Grekoa I, Literatura Unibertsala eta Gizarte Zientziei Aplikatutako Matematika I, Giza Zientzien ibilbideko lehenbiziko ikasmailan, Giza eta Gizarte Zientzien modalitatean.

–Grekoa II, Artearen Historia, Gizarte Zientziei Aplikatutako Matematika II eta Geografia, Giza Zientzien ibilbideko bigarren ikasmailan, Giza eta Gizarte Zientzien modalitatean.

–Ekonomia eta Latina I, Gizarte Zientzien ibilbideko lehenbiziko ikasmailan, Giza eta Gizarte Zientzien modalitatean.

–Enpresaren Ekonomia, Geografia, Latina II eta Administrazioaren eta Kudeaketaren Oinarriak, Gizarte Zientzien ibilbidearen bigarren ikasmailan, Giza eta Gizarte Zientzien modalitatean.

–Mundu Garaikidearen Historia eta Literatura Unibertsala, Batxilergoko lehenbiziko ikasmailan, Arteen modalitatean.

3. Edozein izanik ere Hezkuntza Departamentuak diseinatutako eta baimendutako irakasgai kopurua, ikastetxeko ikasmaila bakoitzean bi irakasgai eskainiko dira gehienez modalitate bakoitzean, eta ikasleek gehienez ere bat hartzen ahalko dute.

5. artikulua. Atzerriko Bigarren Hizkuntza.

1. Atzerriko Bigarren Hizkuntza nahitaez eskainiko da ikastetxe guztietan, eta aukera librekoak izanen dira ikasleentzat.

2. Atzerriko Bigarren Hizkuntza ikasten duten ikasleek etapa osoan izanen dute, eta bermatuko zaie etapa osoan irakatsiko dela. Irakasgaiaren programazioak bermatuko du bi ikasmailetan koherentzia izanen dela.

3. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan Atzerriko Bigarren Hizkuntza ikasi ez duten ikasleek edo Batxilergoko lehenbiziko ikasmailan ikasi ez duten ikasleek aukera izanen dute Atzerriko Bigarren Hizkuntzako irakaskuntzetan sartzeko, lehenbiziko edo bigarren ikasmailan hurrenez hurren, aldez aurretik gaindituta behar den departamentu didaktikoak planteatutako proba bat, bermatuko duena badituela ezagupen egokiak irakasgai horretan eskatutako mailara sartzeko.

4. Ikasleek Atzerriko Bigarren Hizkuntza uzten ahalko dute, salbuespenez, lehenbiziko kurtsoa bukatutakoan, aldez aurretik gurasoek edo legezko ordezkariek eskaera idatziz aurkeztuta. Eskaera ikastetxeko zuzendariari bidaliko zaio, arrazoiak adierazita. Zuzendariak, kasuan kasuko koordinazio didaktikoko departamentuari kontsulta egin ondoren, eskaeraren gaineko ebazpena emanen du.

5. Ikastetxeek aukera izanen dute, behar beste irakasle izanez gero, maila desberdinetako taldeak eratzeko.

6. artikulua. Irakasgaien arteko lehentasuna.

1. Batxilergoko bigarren ikasmailako zenbait irakasgai gainditzeko, beharrezkoa izanen da, jarraitutasuna izateagatik, lehenbiziko ikasmailan dagozkien irakasgaiak gainditzea, foru agindu honen IV. eranskinean ezarritakoaren arabera.

2. Nolanahi ere, ikaslea bigarren ikasmailako irakasgai batean matrikulatzen ahal da, lehenbiziko ikasmailako dagokion irakasgaia ikasi gabe, baldin irakasgai horretako irakasleek uste badute ikasleak behar diren baldintzak betetzen dituela bigarren ikasmailako irakasgaia egoki ikasteko.

3. Bestela, lehenbiziko ikasmailako irakasgaia ikasi beharko du, eta gainditu gabeko irakasgaitzat joko da, baina ez da kontuan hartuko bigarren ikasmailara igarotzeko izan dituen baldintzak aldatzeko.

7. artikulua. Batxilergoa ezartzea.

1. 2015-2016 ikasturtean, Batxilergoko lehenbiziko ikasmailari dagozkion irakaskuntza berriak ezarriko dira, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren bidez araututa baitaude, eta curriculuma martxoaren 12ko 49/2008 Foru Dekretuaren bidez araututa dutenak emateari utziko zaio.

2. 2016-2017 ikasturtean, Batxilergoko bigarren ikasmailari dagozkion irakaskuntza berriak ezarriko dira, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren bidez araututa baitaude, eta curriculuma martxoaren 12ko 49/2008 Foru Dekretuaren bidez araututa dutenak emateari utziko zaio.

3. 2016-2017 ikasturtean egiten diren bi deialdiei dagozkien Batxilergoko amaierako ebaluazioa kontuan hartuko da unibertsitatera sartzeko, baina Batxilergoko titulua eskuratzeko ez da beharrezkoa izanen horiek gainditzea. Orobat, kontuan hartuko da Batxilergoko titulua eskura dezaten Erdi edo Goi Mailako Lanbide Heziketaren titulu bat duten ikasleek, edo Musikako edo Dantzako Ikasketa Profesionaletako titulu bat duten ikasleek, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 44.4 eta 50.2 artikuluekin bat, hurrenez hurren.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehenbiziko xedapen gehigarria.–Ikastetxeak diseinatutako irakasgaiak baimentzea eta irakastea.

1. Hurrengo puntuetan ezartzen da ikastetxe publikoek, pribatuek eta pribatu itunduek jarraitu behar duten prozedura irakasgai berekiak diseinatzeko.

2. Apirilaren 1a baino lehen, ikastetxeko zuzendariak eskaera aurkeztuko dio Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuko zuzendariari, eta honako hauek erantsiko ditu eskaeran, eskatutako irakasgai bakoitzerako:

a) Irakasgaiaren justifikazioa, ikastetxeko hezkuntza proiektuari loturik.

b) Irakasgaiaren curriculuma: edukiak, ebaluazio irizpideak eta ebaluatzen ahal diren ikaskuntza estandarrak.

c) Hura garatzeko eskura dauden materialak eta baliabide didaktikoak.

d) Irakastearen ardura duen koordinazio didaktikoko departamentua.

3. Jasotako agiriak azterturik, Ikasketak Antolatzeko Atalak, alde batetik, eta, bestetik, ikastetxeko ikuskatzaileak, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko zuzendariaren oniritziarekin, balorazio txostenak eginen dituzte.

Ikasketak Antolatzeko Atalaren balorazio txostenak irizpide hauek izanen ditu kontuan:

a) Irakasgaiaren inplikazioa ikastetxeko hezkuntza proiektuan.

b) Irakasgaiaren curriculumaren koherentzia.

c) Eskura dagoen materialaren egokitasuna.

Ikastetxeko ikuskatzailearen balorazio txostenak irizpide hauek izanen ditu kontuan:

a) Ikastetxearen ezaugarrietarako eta ikasleen beharretarako egokia den.

b) Irakasleen profilaren egokitasuna.

c) Hala denean, plantilla handitzea komeni izatea.

4. Hezkuntza Departamentuak baimenduko du, bidezkoa bada, eskatutako irakasgaia.

5. Baimendutako irakasgaiak hiru urtez gutxienez eskainiko dira. Aldi hori bukaturik, ikastetxeak eskaintzen jarraitu nahi badu, beste eskaera bat aurkeztu beharko dio Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuko zuzendariari.

Bigarren xedapen gehigarria.–Ikastetxe pribatuen eta pribatu itunduen titularren eskumenak.

Foru agindu honetan xedatutakoa, batez ere baimentze prozedurei buruzkoa, ikastetxe pribatuetan eta pribatu itunduetan aplikatzekoa da, galarazi gabe ikastetxe horietako titularrek dituzten eskumenak.

Hirugarren xedapen gehigarria.–Antolatzeko autonomia.

Foru agindu honen aplikazio esparruaren barneko ikastetxeek, azaldutakoaz bestelako ordutegi antolaketa batzuk esperimentatu nahi badituzte, eskatu egin beharko dituzte, baimenduak izan daitezen, Hezkuntza Departamentuak xedatutako moduan.

Laugarren xedapen gehigarria.–Hezkuntza eskaintza.

Hezkuntza Departamentuak ezarriko du Nafarroako Foru Komunitateko Bigarren Hezkuntzako Institutuek eta Ikastetxe Bateratu Publikoek zer Batxilergoko modalitate irakatsiko dituzten, eta, kasua bada, zer ibilbide.

Bosgarren xedapen gehigarria.–Irakasleak esleitzea.

Departamentu bati esleitu gabeko irakasgaiak irakasten direnean, edo zenbait departamentutako irakasleek irakas ditzaketenean eta indarreko araudiak ez duenean ezartzen lehentasunez zeini dagozkion, zuzendariak irakasgai horiek departamentuetako bati atxikiko dizkio, eta hark hartuko du irakasgai horiekin lotutako gaien ardura.

Seigarren xedapen gehigarria.–Batxilergoko amaierako ebaluazioa.

Batxilergoa bukatutakoan banakako ebaluazioa egiteko, ikasleak eginak izan behar ditu probara aurkeztea ahalbidetzen dioten irakasgaiak, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak ezarri bezala.

Zazpigarren xedapen gehigarria.–Arteen modalitatea. Ikastetxeak diseinatutako irakasgaiak.

Ikastetxeak diseinatu eta ikasleek ikas ditzakeen irakasgaiei dagokienez, foru agindu honen 4. artikuluan ezarritakoa handitu egiten da, kurtsoko bi, Batxilergoko modalitate honetan.

XEDAPEN IRAGANKORRAK

Lehen xedapen iragankorra.–Araudiaren indarraldia.

2015-2016 ikasturtean, maiatzaren 12ko 49/2008 Foru Dekretuan, maiatzaren 14ko 66/2008 Foru Aginduan eta horiek garatzen dituzten arau guztietan xedatutakoak izanen du indarra Batxilergoko bigarren ikasmailan.

Bigarren xedapen iragankorra.–Ikastetxeak 2015-2016 ikasmailarako diseinatutako irakasgaiak.

1. Hezkuntzako kontseilariaren maiatzaren 14ko 66/2008 Foru Aginduan xedatutakoaren arabera Batxilergoaren lehenbiziko ikasmailan ikastetxeak diseinatutako irakasgaiak emateko baimena duten ikastetxeek aukera izanen dute 2015-2016 ikasturtean irakasten segitzeko, ikastetxeak diseinatutako irakasgaien izaerarekin.

2. Orobat, Batxilergoaren lehenbiziko ikasmailan Arte Lantegiak, Komunikazio Teknikoak edo Musikaren Historia (horien curriculuma Hezkuntzako kontseilariaren maiatzaren 14ko 66/2008 Foru Aginduan arautua dago) irakasgaiak eman nahi dituzten ikastetxeek 2015-2016 ikasturtean ere irakasten segitzen ahalko dute, ikastetxeak diseinatutako irakasgaien izaerarekin.

3. Batxilergoaren lehenbiziko ikasmailan ikastetxeak diseinatutako irakasgaiak eman nahi dituzten ikastetxeek 2015-2016 ikasturterako behin-behineko baimena eska dezakete, foru agindu honen lehenbiziko xedapen gehigarrian xedatutakoaren arabera, 2015eko ekainaren 1a baino lehen.

4. Baldin eta 2016-2017 ikasturtetik aurrera aurreko puntuetako irakasgaiak irakasten segitu nahi badute ikastetxeek, baimen berria eskatu beharko dute, foru agindu honen lehenbiziko xedapen gehigarrian xedatutakoaren arabera.

XEDAPEN INDARGABETZAILEAK

Xedapen indargabetzaile bakarra.–Indargabetutako arauak.

1. Batxilergoko irakaskuntzak osoki ezarri ondoren, foru agindu honen 7. artikuluan ezarritakoaren arabera, indarrik gabe geldituko da Hezkuntzako kontseilariaren maiatzaren 14ko 66/2008 Foru Aginduan Batxilergoko etapari buruz azaltzen dena (foru agindu haren bidez Nafarroako Foru Komunitatean Batxilergoaren egitura garatu, haren antolaketa arautu, ordutegia finkatu eta aukerako irakasgaien curriculuma onetsi zen), baita hura garatzen duten arauetan azaldutakoa ere.

2. Orobat, indarrik gabe gelditzen dira foru agindu honetan ezarritakoaren kontrakoak diren maila bereko edo apalagoko arauak.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2015eko maiatzaren 15ean.–Hezkuntzako kontseilaria, José Iribas Sánchez de Boado.

I. ERANSKINA

BATXILERGOKO 1.A

Zientzien modalitatea

Osasun Zientzien ibilbidea.

IRAKASGAIAK

EREDUA

G (G/A)

A (G/A)

D (D/A)

A (D/A)

Filosofia

3

3

3

3

Gaztelania eta Literatura I

3

3

3

3

Euskal Hizkuntza eta Literatura I

-

4

4

4

Atzerriko Lehen Hizkuntza I

3

3

3

3

Matematika I

4

4

4

4

Biologia eta Geologia

4

4

4

4

Fisika eta Kimika

4

4

4

4

Gorputz Hezkuntza

2

2

2

2

Kultura Zientifikoa / Erlijioa / Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak I / Ikastetxeak diseinatutako irakasgaia

3

3

3

3

Atzerriko Bigarren Hezkuntza I / Anatomia Aplikatua / Marrazketa Teknikoa I / Nafarroako Geografia eta Historia / Teknologia Industriala I / Ikastetxeak diseinatutako irakasgaia

4

-

4

4

BATXILERGOKO 2.A

Zientzien modalitatea

Osasun Zientzien ibilbidea.

IRAKASGAIAK

EREDUA

G (G/A)

A (G/A)

D (D/A)

A (D/A)

Espainiako Historia

3

3

3

3

Gaztelania eta Literatura II

4

4

4

4

Euskal Hizkuntza eta Literatura II

-

4

4

4

Atzerriko Lehen Hizkuntza II

3

3

3

3

Matematika II

4

4

4

4

Biologia

4

4

4

4

Kimika

4

4

4

4

Filosofiaren Historia / Irakasgai hauetako bat(1) / Ikastetxeak diseinatutako irakasgaia

4

4

4

4

Atzerriko Bigarren Hezkuntza II / Irakasgai hauetako bat(1) / Nafarroako Geografia eta Historia / Ikastetxeak diseinatutako irakasgaia

4

-

4

4

(1) Lurraren eta Ingurumenaren Zientziak, Marrazketa Teknikoa II, Fisika, Administrazioaren eta Kudeaketaren Oinarriak, Nafarroako Geografia eta Historia, Geologia, Filosofiaren Historia, Psikologia, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak II, Teknologia Industriala II.

BATXILERGOKO 1.A

Zientzien modalitatea

Zientzien eta Ingeniaritzaren eta Teknologiaren ibilbidea.

IRAKASGAIAK

EREDUA

G (G/A)

A (G/A)

D (D/A)

A (D/A)

Filosofia

3

3

3

3

Gaztelania eta Literatura I

3

3

3

3

Euskal Hizkuntza eta Literatura I

-

4

4

4

Atzerriko Lehen Hizkuntza I

3

3

3

3

Matematika I

4

4

4

4

Fisika eta Kimika

4

4

4

4

Marrazketa Teknikoa I

4

4

4

4

Gorputz Hezkuntza

2

2

2

2

Kultura Zientifikoa / Erlijioa / Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak I / Ikastetxeak diseinatutako irakasgaia

3

3

3

3

Atzerriko Bigarren Hezkuntza I / Biologia eta Geologia / Teknologia Industriala I / Nafarroako Geografia eta Historia / Ikastetxeak diseinatutako irakasgaia

4

-

4

4

BATXILERGOKO 2.A

Zientzien modalitatea

Zientzien eta Ingeniaritzaren eta Teknologiaren ibilbidea.

IRAKASGAIAK

EREDUA

G (G/A)

A (G/A)

D (D/A)

A (D/A)

Espainiako Historia

3

3

3

3

Gaztelania eta literatura II

4

4

4

4

Euskal Hizkuntza eta Literatura II

-

4

4

4

Atzerriko Lehen Hizkuntza II

3

3

3

3

Matematika II

4

4

4

4

Fisika

4

4

4

4

Marrazketa teknikoa II

4

4

4

4

Filosofiaren Historia / Irakasgai hauetako bat(1) / Ikastetxeak diseinatutako irakasgaia

4

4

4

4

Atzerriko Bigarren Hezkuntza II / Irakasgai hauetako bat(1) / Nafarroako Geografia eta Historia / Ikastetxeak diseinatutako irakasgaia

4

-

4

4

(1) Biologia, Lurraren eta Ingurumenaren Zientziak, Administrazioaren eta Kudeaketaren Oinarriak, Nafarroako Geografia eta Historia, Geologia, Filosofiaren Historia, Psikologia, Kimika, Teknologia Industriala II, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak II.

II. ERANSKINA

BATXILERGOKO 1.A

Giza eta Gizarte Zientzien modalitatea

Giza Zientzien ibilbidea.

IRAKASGAIAK

EREDUA

G (G/A)

A (G/A)

D (D/A)

A (D/A)

Filosofia

3

3

3

3

Gaztelania eta Literatura I

3

3

3

3

Euskal Hizkuntza eta Literatura I

-

4

4

4

Atzerriko Lehen Hizkuntza I

3

3

3

3

Latina I

4

4

4

4

Grekoa I / Literatura Unibertsala / Gizarte Zientziei Aplikatutako Matematika I

4

4

4

4

Mundu Garaikidearen Historia

4

4

4

4

Gorputz Hezkuntza

2

2

2

2

Kultura Zientifikoa / Erlijioa / Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak I / Ikastetxeak diseinatutako irakasgaia

3

3

3

3

Atzerriko Bigarren Hezkuntza I / Marrazketa Teknikoa I / Ekonomia / Grekoa I / Literatura Unibertsala / Gizarte Zientziei Aplikatutako Matematika I / Nafarroako Geografia eta Historia / Ikastetxeak diseinatutako irakasgaia

4

-

4

4

BATXILERGOKO 2.A

Giza eta Gizarte Zientzien modalitatea

Giza Zientzien ibilbidea.

IRAKASGAIAK

EREDUA

G (G/A)

A (G/A)

D (D/A)

A (D/A)

Espainiako Historia

3

3

3

3

Gaztelania eta Literatura II

4

4

4

4

Euskal Hizkuntza eta Literatura II

-

4

4

4

Atzerriko Lehen Hizkuntza II

3

3

3

3

Latina II

4

4

4

4

Filosofiaren Historia

4

4

4

4

Grekoa II / Artearen Historia / Gizarte Zientziei Aplikatutako Matematika II

4

4

4

4

Geografia / Irakasgai hauetako bat(1) / Ikastetxeak diseinatutako irakasgaia

4

4

4

4

Atzerriko Bigarren Hezkuntza II / Irakasgai hauetako bat(1) / Nafarroako Geografia eta Historia / Ikastetxeak diseinatutako irakasgaia

4

-

4

4

(1) Marrazketa Artistikoa II / Enpresaren Ekonomia, Administrazioaren eta Kudeaketaren Oinarriak, Geografia, Nafarroako Geografia eta Historia, Grekoa II, Artearen Historia, Musikaren eta Dantzaren Historia, Gizarte Zientziei Aplikatutako Matematika II, Psikologia, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak II.

BATXILERGOKO 1.A

Giza eta Gizarte Zientzien modalitatea

Gizarte Zientzien ibilbidea.

IRAKASGAIAK

EREDUA

G (G/A)

A (G/A)

D (D/A)

A (D/A)

Filosofia

3

3

3

3

Gaztelania eta Literatura I

3

3

3

3

Euskal Hizkuntza eta Literatura I

-

4

4

4

Atzerriko Lehen Hizkuntza I

3

3

3

3

Gizarte Zientziei Aplikatutako Matematika I

4

4

4

4

Ekonomia / Latina I

4

4

4

4

Mundu Garaikidearen Historia

4

4

4

4

Gorputz Hezkuntza

2

2

2

2

Kultura Zientifikoa / Erlijioa / Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak I / Ikastetxeak diseinatutako irakasgaia

3

3

3

3

Atzerriko Bigarren Hezkuntza I / Marrazketa Teknikoa I / Grekoa I / Latina I / Literatura Unibertsala / Nafarroako Geografia eta Historia / Ikastetxeak diseinatutako irakasgaia

4

-

4

4

BATXILERGOKO 2.A

Giza eta Gizarte Zientzien modalitatea

Gizarte Zientzien ibilbidea.

IRAKASGAIAK

EREDUA

G (G/A)

A (G/A)

D (D/A)

A (D/A)

Espainiako Historia

3

3

3

3

Gaztelania eta Literatura II

4

4

4

4

Euskal Hizkuntza eta Literatura II

-

4

4

4

Atzerriko Lehen Hizkuntza II

3

3

3

3

Gizarte Zientziei Aplikatutako Matematika II

4

4

4

4

Filosofiaren Historia

4

4

4

4

Enpresaren Ekonomia / Geografia / Latina II

4

4

4

4

Administrazioaren eta Kudeaketaren Oinarriak / Irakasgai hauetako bat(1) / Ikastetxeak diseinatutako irakasgaia

4

4

4

4

Atzerriko Bigarren Hezkuntza II / Irakasgai hauetako bat(1) / Nafarroako Geografia eta Historia / Ikastetxeak diseinatutako irakasgaia

4

-

4

4

(1) Marrazketa Artistikoa II / Enpresaren Ekonomia, Administrazioaren eta Kudeaketaren Oinarriak, Geografia, Nafarroako Geografia eta Historia, Grekoa II, Musikaren eta Dantzaren Historia, Artearen Historia, Latina II, Psikologia, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak II.

III. ERANSKINA

BATXILERGOKO 1.A

Arteen modalitatea

Arte Plastikoen, Diseinuaren eta Irudiaren ibilbidea.

IRAKASGAIAK

EREDUA

G (G/A)

A (G/A)

D (D/A)

A (D/A)

Filosofia

3

3

3

3

Gaztelania eta Literatura I

3

3

3

3

Euskal Hizkuntza eta Literatura I

-

4

4

4

Atzerriko Lehen Hizkuntza I

3

3

3

3

Artearen Oinarriak I

3

3

3

3

Ikus-entzunezko Kultura I

3

3

3

3

Mundu Garaikidearen Historia / Literatura Unibertsala

2

2

2

2

Gorputz Hezkuntza

2

2

2

2

Marrazketa Artistikoa I

4

4

4

4

Kultura Zientifikoa / Bolumena / Erlijioa / Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak I / Ikastetxeak diseinatutako irakasgaia

3

3

3

3

Atzerriko Bigarren Hezkuntza I / Anatomia Aplikatua / Marrazketa Teknikoa I / Nafarroako Geografia eta Historia / Ikastetxeak diseinatutako irakasgaia

4

-

4

4

BATXILERGOKO 2.A

Arteen modalitatea

Arte Plastikoen, Diseinuaren eta Irudiaren ibilbidea.

IRAKASGAIAK

EREDUA

G (G/A)

A (G/A)

D (D/A)

A (D/A)

Espainiako Historia

3

3

3

3

Gaztelania eta literatura II

4

4

4

4

Euskal Hizkuntza eta Literatura II

-

4

4

4

Atzerriko Lehen Hizkuntza II

3

3

3

3

Artearen Oinarriak II

3

3

3

3

Ikus-entzunezko Kultura II

3

3

3

3

Diseinua

4

4

4

4

Marrazketa Artistikoa II

3

3

3

3

Filosofiaren Historia / Irakasgai hauetako bat(1) / Ikastetxeak diseinatutako irakasgaia

3

3

3

3

Atzerriko Bigarren Hezkuntza II / Irakasgai hauetako bat(2) / Nafarroako Geografia eta Historia / Ikastetxeak diseinatutako irakasgaia

4

-

4

4

(1) Nafarroako Geografia eta Historia, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak II. Adierazpen Grafiko-plastikoko Teknikak.

(2) Marrazketa Teknikoa II, Administrazioaren eta Kudeaketaren Oinarriak, Filosofiaren Historia, Irudia eta Soinua, Psikologia.

BATXILERGOKO 1.A

Arteen modalitatea

Arte Eszenikoen, Musikaren eta Dantzaren ibilbidea.

IRAKASGAIAK

EREDUA

G (G/A)

A (G/A)

D (D/A)

A (D/A)

ENBORREKOAK

Filosofia

3

3

3

3

Gaztelania eta Literatura I

3

3

3

3

Euskal Hizkuntza eta Literatura I

-

4

4

4

Atzerriko Lehen Hizkuntza I

3

3

3

3

Artearen Oinarriak I

3

3

3

3

Ikus-entzunezko Kultura I

3

3

3

3

Mundu Garaikidearen Historia / Literatura Unibertsala

2

2

2

2

Gorputz Hezkuntza

2

2

2

2

Musika Analisia I

4

4

4

4

Kultura Zientifikoa / Musika Hizkuntza eta Praktika / Erlijioa / Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak I / Ikastetxeak diseinatutako irakasgaia

3

3

3

3

Atzerriko Bigarren Hezkuntza I / Anatomia Aplikatua / Nafarroako Geografia eta Historia / Ikastetxeak diseinatutako irakasgaia

4

-

4

4

BATXILERGOKO 2.A

Arteen modalitatea

Arte Eszenikoen, Musikaren eta Dantzaren ibilbidea.

IRAKASGAIAK

EREDUA

G (G/A)

A (G/A)

D (D/A)

A (D/A)

Espainiako Historia

3

3

3

3

Gaztelania eta Literatura II

4

4

4

4

Euskal Hizkuntza eta Literatura II

-

4

4

4

Atzerriko Lehen Hizkuntza II

3

3

3

3

Artearen Oinarriak II

3

3

3

3

Ikus-entzunezko Kultura II

3

3

3

3

Arte Eszenikoak

4

4

4

4

Musika Analisia II

3

3

3

3

Filosofiaren Historia / Irakasgai hauetako bat(1) / Ikastetxeak diseinatutako irakasgaia

3

3

3

3

Atzerriko Bigarren Hezkuntza II / Irakasgai hauetako bat(2) / Nafarroako Geografia eta Historia / Ikastetxeak diseinatutako irakasgaia

4

-

4

4

(1) Nafarroako Geografia eta Historia, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak II. Musikaren eta Dantzaren Historia.

(2) Diseinua, Administrazioaren eta Kudeaketaren Oinarriak, Filosofiaren Historia, Irudia eta Soinua, Psikologia.

IV. ERANSKINA

Batxilergoko irakasgaien arteko jarraitutasuna

1.a

2.a

Gaztelania eta Literatura I

Gaztelania eta Literatura II

Matematika I

Matematika II

Atzerriko Lehen Hizkuntza I

Atzerriko Lehen Hizkuntza II

Marrazketa Teknikoa I

Marrazketa teknikoa II

Latina I

Latina II

Grekoa I

Grekoa II

Gizarte Zientziei Aplikatutako Matematika I

Gizarte Zientziei Aplikatutako Matematika II

Artearen Oinarriak I

Artearen Oinarriak II

Ikus-entzunezko Kultura I

Ikus-entzunezko Kultura II

Musika Analisia I

Musika Analisia II

Marrazketa Artistikoa I

Marrazketa Artistikoa II

Atzerriko Bigarren Hizkuntza I

Atzerriko Bigarren Hizkuntza II

Teknologia Industriala I

Teknologia industriala II

Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak I

Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak II

Fisika eta Kimika

Fisika / Kimika

Biologia eta Geologia

Biologia / Geologia

Iragarkiaren kodea: F1507665