127. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

46/2015 FORU AGINDUA, maiatzaren 15ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko lurralde eremuan diren Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako irakaskuntzen ezarpena eta ordutegia arautzen dituena.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren antolaketa berria maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 22.etik 31.era bitarteko artikuluetan garatzen da, abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoaren bidez aldatu ondoren.

Lege organiko hori garatzeko, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko oinarrizko curriculuma ezartzen duen abenduaren 26ko 1105/2014 Errege Dekretua argitaratu da.

1105/2014 Errege Dekretuak curriculumaren konfigurazio berri bat ezarri zuen, autonomia franko handitzea ekartzen zuena, bai Hezkuntza Departamentuarentzat bai ikastetxearentzat, zeren sistema malguagoa da, ahalbidetzen baitu egiazko eskaerara egokitzea prestakuntza eskaintza eta haren ibilbideak, eta errazten baitu ikastetxeak espezializa daitezela, eta, horretaz gain, ekitatea, berdintasuna eta inklusioa dituen hezkuntza eskaintza planteatzen du.

Aipatu abenduaren 26ko 1105/2014 Errege Dekretuaren 3. artikuluan xedatutakoaren ondorioz, Nafarroako Gobernuak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako curriculuma garatu du bere eskumen eremurako, dagokion foru dekretuaren bidez.

Bestalde, aipatutako abenduaren 26ko 1105/2014 Errege Dekretuaren 13. eta 14. artikuluen 5. atalean ezartzen da ezen irakasgai ardatzen multzoko gaiei gutxienez dagozkien irakastorduak, modu orokorrean kontatuta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen ziklorako eta laugarren ikasmailarako, ez direla izanen hezkuntza Administrazio bakoitzak horietako bakoitzerako ezarritako irakastordu guztien %50 baino gutxiago.

Kontuan hartuta aurreko lerroaldean adierazitakoa eta orain arte metatu den esperientzia, hobe da denbora jakin bat zehaztea irakasgai bakoitza tratatzeko, ikasle guztientzat oro har ezarritako ahalmen pertsonalak, gaitasunak eta helburuak ahalik eta gehien gara daitezen.

Horregatik, Hezkuntza Departamentuak, foru agindu honen bidez, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eskaintzaren konfigurazioa ezartzen du, baita hura osatzen duten irakasgaien irakastorduen esleipena ere.

Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena aurkeztu du foru agindu hau onets dadin, zeinaren bidez Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarentzat ezarritako irakaskuntzen ezarpena eta ordutegia arautzen baitira, hura abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoaren bidez aldatu ondoren, Nafarroako Foru Komunitateko lurralde eremuan diren ikastetxe publiko, pribatu eta pribatu itunduetarako.

Foru agindu hau prestatzerakoan ondokoak hartu dira kontuan: abuztuaren 31ko 1070/1990 Errege Dekretua, irakaskuntza ez-unibertsitarioko eginkizun eta zerbitzuak Estatuak Nafarroako Foru Komunitatearen esku uztea onesten duena; abenduaren 26ko 1105/2014 Errege Dekretua, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko oinarrizko curriculuma ezartzen duena; eta Nafarroako Foru Komunitatean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzen curriculuma ezartzen duen foru dekretua.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.g) artikuluan ematen zaizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. artikulua. Xedea eta aplikazio eremua.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako ezarritako irakaskuntzen ezarpena eta ordutegia arautzea du xede foru agindu honek, hura abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoak aldatu ondoren, Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldean diren ikastetxe publikoetarako zein ikastetxe pribatuetarako eta pribatu itunduetarako.

2. artikulua. Printzipio orokorrak.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek, hala publikoek nola pribatuek eta pribatu itunduek, printzipio orokor hauek bete beharko dituzte:

a) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasmaila bakoitzean eskola jarduerak 175 egun izanen ditu gutxienez. Kopuru horretan ikasle guztiek, laugarren ikasmaila bukatzean, ebaluazioetan eman beharreko egunak sartuko dira.

b) Oro har, ikasleen asteko ordutegia 55 minutuko 29 ikas saiokoa izanen da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasmaila bakoitzean. Gainera, ikasleek tarte bat izanen dute astero tutorearekin egoteko.

c) Ikastetxeek eskola ordutegia handitzeko eskatzen ahalko dute, 5 ikas saio gehiago arte, hain zuzen. Luzapen horrek ez du behin ere ituna handitzea ekarriko ikastetxe pribatu itunduetan, ezta plantilla ere ikastetxe publikoetan. Familiei ez die inolako kosturik sortuko. Hezkuntza Departamentuak, egutegiari eta ordutegi orokorrari buruz urtero argitaratzen duen araudiaren barrenean, ordutegia luzatzeko eskaerarako prozedura zehaztuko du.

d) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza D edo A hizkuntza ereduen arabera egiten duten ikasleek Euskal Hizkuntza eta Literatura irakasgaia izanen dute etapako ikasmaila guztietan.

e) Berek diseinatutako irakasgaiak eskain ditzakete ikastetxeek, aldez aurretik Hezkuntza Departamentuaren baimena izanik, foru agindu honen lehenbiziko xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera.

f) Ikasleek aukeratzeko eskaintzen zaizkien irakasgaiak emateko, 20 ikaslek aukeratu beharko dituzte, gutxienez ere. Nolanahi ere, Hezkuntza Departamentuak, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren aldez aurreko txostena izanik, egoera jakin batzuk balora ditzake, eta baimendu dezake orokorki ezarritako gutxieneko ikasle kopurua baino gutxiago izatea irakasgai horiek emateko.

g) Tutorearen orientazioaren bidez ikasleei irakasgaiak eta curriculum hautuak egoki aukeratzen lagunduko zaie, beren interes, motibazio, gaitasun eta beharrak kontuan hartuta.

3. artikulua. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloko ordutegia antolatzea.

1. Foru agindu honen I. eranskinean ezarritakoa da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloko irakasgai bakoitzeko asteko banaketa eta ikas saioen kopurua, ikasmaila eta hizkuntza eredu guztientzat.

2. Aiten, amen nahiz legezko tutoreen edo, zein den kasua, ikasleen aukeraketa bermatzeko, ikastetxeek Irakaskuntza Akademikoetara bideratutako Matematika zein Irakaskuntza Aplikatuetara bideratutako Matematika eskainiko dizkiete hirugarren ikasmailako ikasleei.

3. Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak, behar bezala justifikatutako salbuespen egoeretan, ikastetxea baimentzen ahalko du bi irakasgai horietako bat mugatzeko, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak txostena egin ondoren.

4. Ikasmaila bakoitzeko nahitaezko irakasgaiez gain, ikasleek aukeratzeko irakasgai bat izanen dute, hizkuntza ereduaren arabera eta foru agindu honen I. eranskinean xedatutakoari jarraituz. Horretarako, ikastetxeko zuzendaritzak ikasleen interes eta beharretarako egokientzat jotzen duen eskaintza prestatuko du.

5. Ikasleek aukeratzeko modua izan dezaten, ikastetxeek nahitaez eskainiko dituzte Kultura Klasikoa eta Ekimen eta Enpresa Jardueraren Hastapenak deituriko irakasgaiak zikloaren ikasmailetako batean. Ikasmailetako batean aukeratuz gero, ezin izanen da zikloaren gainerako ikasmailetan errepikatu.

6. Edozein izanik ere Hezkuntza Departamentuak diseinatutako eta baimendutako irakasgai kopurua, ikastetxeko ikasmaila bakoitzean bi irakasgai eskainiko dira gehienez ere.

4. artikulua. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako laugarren ikasmaila antolatzea.

1. Foru agindu honen II. eranskinean ezarritakoa da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako laugarren ikasmailako irakasgai bakoitzeko asteko banaketa eta ikas saioen kopurua, hizkuntza eredu guztientzat.

2. Foru agindu honen aplikazio eremuko ikastetxeek aukera hauek eskaini beharko dituzte Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako laugarren ikasmailan:

a) Ikaskuntza Akademikoen aukera Batxilergoan hasteko.

b) Ikaskuntza Aplikatuen aukera Lanbide Heziketan hasteko.

Dena dela, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendariak, behar bezala justifikatutako salbuespen egoeretan, definitutako aukerak mugatzea baimentzen ahalko du, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak txostena egin ondoren.

3. Ikasleek, egin duten aukerara orientatutako Matematikaz gain, aukera horri loturiko bi irakasgai eginen dituzte.

4. Artikulu honetan xedatutakoaren ondorioetarako, foru agindu honen 3. artikuluko 2. puntuan aipatzen den aukeraketa ez da lotzailea izanen.

5. Ikasleek gai izan beharko dute etapako helburuak lortzeko eta dagozkien gaitasunen gradua iristeko, bai Ikaskuntza akademikoen aukeratik, bai Ikaskuntza aplikatuen aukeratik.

6. Nahitaezko irakasgaiez gain, ikasleek aukeratzeko irakasgai bat edo bi izanen dute, hizkuntza ereduaren arabera eta foru agindu honen II. eranskinean xedatutakoari jarraituz. Horretarako, ikastetxeko zuzendaritzak ikasleen interes eta beharretarako egokientzat jotzen duen eskaintza prestatuko du.

7. Edozein izanik ere Hezkuntza Departamentuak diseinatutako eta baimendutako irakasgai kopurua, ikastetxeko aukera bakoitzean bi irakasgai eskainiko dira gehienez ere.

5. artikulua. Atzerriko Bigarren Hizkuntza.

1. Atzerriko Bigarren Hizkuntza nahitaez eskainiko da ikastetxe guztietan, eta aukera librekoa izanen da ikasleentzat.

2. Atzerriko Bigarren Hizkuntza aukeratzen ez duten ikasleentzat, ikastetxeek beren alternatiba prestatuko dute foru agindu honen I. eta II. eranskinek eskaintzen dituzten aukeren arabera.

3. Atzerriko Bigarren Hizkuntza ikasten duten ikasleek etapa osoan izanen dute, eta etapa osoan irakatsiko dela bermatuko zaie. Irakasgaiaren programazioa egitean, koherentzia bermatuko da lau ikasmailetan.

4. Atzerriko Bigarren Hizkuntza edozein ikasmailatan hartu ahal izateko ezinbestekoa izanen da ikasleek ikasmaila horretan sartzeko behar den maila izatea, koordinazio didaktikorako departamentuaren iritziz.

5. Salbuespen gisa, ikasleak Atzerriko Bigarren Hizkuntza egiteari uzten ahalko dio edozein ikasturte bukatutakoan, aitak, amak edo legezko ordezkariak eskaera idatziz aurkeztu eta gero. Eskaera ikastetxeko zuzendariari bidaliko zaio, eskaeraren arrazoiak adierazita. Zuzendariak, koordinazio didaktikorako departamentuari kontsulta egin ondoren, eskaeraren gaineko ebazpena emanen du.

6. Ikastetxeek maila desberdineko taldeak eratzen ahalko dituzte, behar adina irakasle izanez gero.

6. artikulua. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren ezarpena.

1. 2015-2016 ikasturtean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta hirugarren ikasmailei dagozkien ikaskuntza berriak ezarriko dira, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren bidez araututa baitaude, eta curriculuma martxoaren 19ko 25/2007 Foru Dekretuaren bidez arautua dutenak emateari utziko zaio.

2. 2016-2017 ikasturtean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren eta laugarren ikasmailei dagozkien ikaskuntza berriak ezarriko dira, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren bidez araututa baitaude, eta curriculuma martxoaren 19ko 25/2007 Foru Dekretuaren bidez arautua dutenak emateari utziko zaio.

3. 2016-2017 ikasturtean egiten den deialdiari dagokion Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren azken ebaluazioak ez du ondorio akademikorik izanen. Ikasturte horretan azken ebaluazioko deialdi bakar bat eginen da.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehenbiziko xedapen gehigarria.–Ikastetxeak diseinatutako irakasgaiak baimentzea.

1. Hurrengo puntuetan ezarritakoa da ikastetxe publikoek, pribatuek eta pribatu itunduek jarraitu behar duten prozedura beren irakasgaiak diseinatzeko.

2. Apirilaren 1a baino lehen, ikastetxeko zuzendariak eskaera aurkeztuko dio Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuko zuzendariari, eta honako hauek erantsiko ditu eskaeraren xedeko irakasgai bakoitzeko:

a) Irakasgaiaren justifikazioa ikastetxeko hezkuntza proiektuari buruz.

b) Irakasgaiaren curriculuma: edukiak, ebaluazio irizpideak eta ikaskuntzako estandar ebaluagarriak.

c) Hura garatzeko eskura dauden materialak eta baliabide didaktikoak.

d) Hura emateaz arduratzen den koordinazio didaktikorako departamentua.

3. Jasotako dokumentazioa azterturik, Ikasketak Antolatzeko Atalak, alde batetik, eta, bestetik, ikastetxeko ikuskatzaileak, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko zuzendariaren oniritziarekin, balorazio txostenak eginen dituzte.

Ikasketak Antolatzeko Atalaren balorazio txostenak irizpide hauek izanen ditu kontuan:

a) Irakasgaiaren inplikazioa ikastetxeko hezkuntza proiektuan.

b) Irakasgaiaren curriculumaren koherentzia.

c) Eskura dagoen materialaren egokitasuna.

Ikastetxeko ikuskatzailearen balorazio txostenak irizpide hauek izanen ditu kontuan:

a) Ikastetxearen ezaugarrietarako eta ikasleen beharretarako egokia izatea.

b) Irakasleen profilaren egokitasuna.

c) Plantilla handitzea komeni den edo ez.

4. Hezkuntza Departamentuak, bidezkoa bada, eskatutako irakasgaia eskaintzea baimenduko du.

5. Baimendutako irakasgaiak hiru urtez gutxienez eskainiko dira. Epe hori bukaturik, ikastetxeak eskaintzen jarraitu nahi badu, beste eskaera bat aurkeztu beharko dio Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuko zuzendariari.

Bigarren xedapen gehigarria.–Ikastetxe pribatuen eta pribatu itunduen titularren eskumenak.

Foru agindu honetan xedatutakoa, batez ere baimentze prozedurei buruzkoa, ikastetxe pribatuetan eta pribatu itunduetan aplikatuko da, ikastetxe horietako titularrek dituzten eskumenak galarazi gabe.

Hirugarren xedapen gehigarria.–Antolatzeko autonomia.

Foru agindu honen aplikazio esparruaren barneko ikastetxeek, azaldutakoaz bestelako beste ordutegi antolaketa batzuk esperimentatu nahi badituzte, eskatu egin beharko dituzte, baimenduak izan daitezen, Hezkuntza Departamentuak xedatutako moduan.

Laugarren xedapen gehigarria.–Irakasgaiak eremuka biltzea.

Lehen Hezkuntzatik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza igarotzea aiseago egin dadin, abenduaren 26ko 1105/2014 Errege Dekretuaren 17. artikuluan xedatutakoaren arabera lehen ikasmailako irakasgaiak ezagutza eremuetan bildu nahi dituzten ikastetxeek hala egiten ahalko dute ikastetxeko zuzendariak Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari proposatu ondoren eta, horrexek, zein den kasua, baimenduko du baldin eta proposamenak ez badu ikastetxeko plantilla ukitzen edo, ikastetxe itunduen kasuan, ez badu ituna aldatzen.

XEDAPEN IRAGANKORRAK

Lehen xedapen iragankorra.–Araudiaren indarraldia.

2015-2016 ikasturtean, martxoaren 19ko 25/2007 Foru Dekretuan xedatutakoak, maiatzaren 23ko 52/2007 Foru Aginduak, maiatzaren 23ko 53/2007 Foru Aginduak eta horiek garatzen dituzten arau guztiek izanen dute indarra Bigarren Hezkuntzako bigarren eta laugarren ikasmailetan.

Bigarren xedapen iragankorra.–Ikastetxeak 2015-2016 ikasmailarako diseinatutako irakasgaiak.

1. Hezkuntzako kontseilariaren maiatzaren 23ko 53/2007 Foru Aginduan xedatutakoaren arabera DBHren 3. ikasmailan ikastetxeak diseinatutako irakasgaiak emateko baimena duten ikastetxeek haiek 2015-2016 ikasturtean irakasten segitzen ahalko dute, ikastetxeak diseinatutako irakasgai gisa.

2. Orobat, DBHren 1. ikasmailan Oinarrizko Matematika edo/eta Literatur Sorkuntza (horien curriculuma Hezkuntzako kontseilariaren maiatzaren 23ko 53/2007 Foru Aginduan arautua dago) irakasgaiak eman nahi dituzten ikastetxeek 2015-2016 ikasturtean ere irakasten segitzen ahalko dute, ikastetxeak diseinatutako irakasgai gisa.

3. DBHren lehen eta hirugarren ikasmailetan ikastetxeak diseinatutako irakasgai berriak eman nahi dituzten ikastetxeek 2015-2016 ikasturterako behin behineko baimena eska dezakete, foru agindu honen lehenbiziko xedapen gehigarrian xedatutakoaren arabera, 2015eko ekainaren 1a baino lehen.

4. Baldin eta 2016-2017 ikasturtetik aurrera aurreko puntuetan aipatu diren irakasgaiak ematen segitu nahi badute ikastetxe horiek, baimen berria eskatu beharko dute, foru agindu honen lehenbiziko xedapen gehigarrian xedatutakoaren arabera.

XEDAPEN INDARGABETZAILEAK

Xedapen indargabetzaile bakarra.–Indargabetutako arauak.

1. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak erabat ezartzen direnetik, foru agindu honen 6. artikuluan ezartzen denaren arabera, Hezkuntzako kontseilariaren maiatzaren 23ko 52/2007 Foru Aginduan, Hezkuntzako kontseilariaren maiatzaren 23ko 53/2007 Foru Aginduan eta horiek garatu zituzten arauetan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako etapari buruz ageri den guztia indargabetuko da.

2. Orobat, indarrik gabe gelditzen dira foru agindu honetan ezarritakoaren kontrakoak diren maila bereko edo apalagoko arauak.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2015eko maiatzaren 15ean.–Hezkuntzako kontseilaria, José Iribas Sánchez de Boado.

I. ERANSKINA

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen ikasmaila

IRAKASGAIAK

EREDUA

G

A (G/A)

D

A (D/A)

Gaztelania eta Literatura

4

4

3

3

Euskal Hizkuntza eta literatura

-

3

3

3

Geografia eta Historia

3

3

3

3

Atzerriko Lehen Hizkuntza

3

3

3

3

Matematika

4

4

4

4

Biologia eta Geologia

3

3

3

3

Gorputz-hezkuntza

2

2

2

2

Erlijioa / Balio etikoak

2

2

2

2

Teknologia

2

2

2

2

Musika

3

3

2

2

Bigarren Atzerriko Hizkuntza / Kultura Klasikoa / Ekimen eta Enpresa Jarduerarako Hastapenak / Ikastetxeak diseinatua

3

-

2

2

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren ikasmaila

IRAKASGAIAK

EREDUA

G

A (G/A)

D

A (D/A)

Gaztelania eta Literatura

4

4

3

3

Euskal Hizkuntza eta Literatura

-

3

3

3

Geografia eta Historia

3

3

3

3

Atzerriko Lehen Hizkuntza

3

3

3

3

Matematika

4

4

4

4

Fisika eta Kimika

3

3

3

3

Gorputz-hezkuntza

2

2

2

2

Erlijioa / Balio Etikoak

2

2

2

2

Plastika, Ikus eta Ikus-entzunezko Hezkuntza

2

2

2

2

Teknologia

3

3

2

2

Bigarren Atzerriko Hizkuntza / Kultura Klasikoa / Ekimen eta Enpresa Jarduerarako Hastapenak / Ikastetxeak diseinatua

3

-

2

2

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren ikasmaila

IRAKASGAIAK

EREDUA

G

A (G/A)

D

A (D/A)

Gaztelania eta Literatura

4

4

3

3

Euskal Hizkuntza eta Literatura

-

3

3

3

Geografia eta Historia

3

3

3

3

Atzerriko Lehen Hizkuntza

3

3

3

3

Ikaskuntza Akademikoetara Bideratutako Matematika /

Ikaskuntza Aplikatuetara Bideratutako Matematika

4

4

4

4

Biologia eta Geologia

2

2

2

2

Fisika eta Kimika

3

3

2

2

Gorputz-hezkuntza

2

2

2

2

Erlijioa / Balio Etikoak

1

1

1

1

Musika

2

2

2

2

Plastika, Ikus eta Ikus-entzunezko Hezkuntza

2

2

2

2

Bigarren Atzerriko Hizkuntza / Kultura Klasikoa / Ekimen eta Enpresa Jarduerarako Hastapenak / Ikastetxeak diseinatua

3

-

2

2

II. ERANSKINA

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako laugarren ikasmaila.
Ikaskuntza Akademikoen Aukera (Ibilbide Zientifikoa)

IRAKASGAIAK

EREDUA

G

A (G/A)

D

A (D/A)

Gaztelania eta Literatura

4

4

4

4

Euskal Hizkuntza eta Literatura

-

3

4

4

Geografia eta Historia

3

3

3

3

Atzerriko Lehen Hizkuntza

3

3

3

3

Ikaskuntza Akademikoetara Bideratutako Matematika

4

4

4

4

Biologia eta Geologia

3

3

3

3

Fisika eta Kimika

3

3

3

3

Gorputz-hezkuntza

2

2

2

2

Erlijioa / Balio Etikoak

1

1

1

1

Kultura Zientifikoa / Kultura Klasikoa /Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak / Plastika, Ikus eta Ikus-entzunezko Hezkuntza / Filosofia / Musika / Ikastetxeak diseinatua

3

3

-

-

Bigarren Atzerriko Hizkuntza / Kultura Zientifikoa / Kultura Klasikoa /Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak / Plastika, Ikus eta Ikus-entzunezko Hezkuntza / Filosofia / Musika / Ikastetxeak diseinatua

3

-

2

2

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako laugarren ikasmaila.
Ikaskuntza Akademikoen Aukera (Ibilbide Humanistikoa)

IRAKASGAIAK

EREDUA

G

A (G/A)

D

A (D/A)

Gaztelania eta Literatura

4

4

4

4

Euskal Hizkuntza eta Literatura

-

3

4

4

Geografia eta Historia

3

3

3

3

Atzerriko Lehen Hizkuntza

3

3

3

3

Ikaskuntza Akademikoetara Bideratutako Matematika

4

4

4

4

Ekonomia

3

3

3

3

Latina

3

3

3

3

Gorputz-hezkuntza

2

2

2

2

Erlijioa / Balio Etikoak

1

1

1

1

Kultura Klasikoa / Kultura Zientifikoa /Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak / Arte Eszenikoak eta Dantza / Filosofia / Musika / Ikastetxeak diseinatua

3

3

-

-

Bigarren Atzerriko Hizkuntza / Kultura Klasikoa / Kultura Zientifikoa /Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak / Arte Eszenikoak eta Dantza / Filosofia / Musika / Ikastetxeak diseinatua

3

-

2

2

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako laugarren ikasmaila.
Ikaskuntza Aplikatuen Aukera

IRAKASGAIAK

EREDUA

G

A (G/A)

D

A (D/A)

Gaztelania eta Literatura

4

4

4

4

Euskal Hizkuntza eta Literatura

-

3

4

4

Geografia eta Historia

3

3

3

3

Atzerriko Lehen Hizkuntza

3

3

3

3

Ikaskuntza Aplikatuetara Bideratutako Matematika

4

4

4

4

Lanbide Jarduerari Aplikatutako Zientziak

3

3

3

3

Teknologia

3

3

3

3

Gorputz-hezkuntza

2

2

2

2

Erlijioa / Balio Etikoak

1

1

1

1

Ekimen eta Enpresa Jardueraren Hastapenak /Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak / Plastika, Ikus eta Ikus-entzunezko Hezkuntza / Musika / Ikastetxeak diseinatua

3

3

-

-

Bigarren Atzerriko Hizkuntza / Ekimen eta Enpresa Jardueraren Hastapenak /Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak / Plastika, Ikus eta Ikus-entzunezko Hezkuntza / Musika / Ikastetxeak diseinatua

3

-

2

2

F1507664

Iragarkiaren kodea: F1507664