127. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAINGO, BERRIOBEITIKO, BERRIOZARKO, ITZAKO ETA TXULAPAINGO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2015eko plantilla organikoko aldaketa. Behin betiko onespena

Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2015eko ekainaren 2ko bilkura berezian, aldaketa hasiera batean onetsi zuen 2015eko plantilla organikoan. 2015eko 109. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, ekainaren 8an. Jendaurrean egon den bitartean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi dira plantilla organikoan egin aldaketa eta izenen zerrenda, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan xedatuari jarraikiz.

ERANSKINA

2015eko plantilla organikoa

“Administrari laguntzaile 1. Araubide juridikoa: lan-kontratudun finkoa. Maila: D. Mailako osagarria: %15. Lanpostuko osagarria: %24,99. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanaldi partziala. Plaza zenbakia: 023 (hutsik)”.

Berriozarren, 2015eko ekainaren 26an.–Jarduneko burua, Koldo Pla Larramendi.

Iragarkiaren kodea: L1509752