127. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Aldaketa Gorraizko U.13C unitatearen xehetasun azterlanean. Behin betiko onespena

Honen bidez aditzera ematen da Eguesibarko Udalak, 2015eko apirilaren 16ko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuela Gorraizko UU.13.C unitatean eragiten duen xehetasun azterlaneko aldaketa, eta hau izan dela emaitza:

GORRAIZKO U.13C UNITATEAN ERAGITEN DUEN XEHETASUN AZTERLANEKO ALDAKETAREN TESTUA.

Xehetasun azterlan honen aldaketak U.13C-26, U.13C-27, U.13C-28 eta U.13C-29 lurzatiak hartzen ditu bere baitan, eta 3. eta 4. planoetan zehazten dira grafikoki. Honako hauek izanen dira hirigintzako parametroak:

Luzatiak, Azalera, Etxebizitza kopurua, Eraikigarritasuna, Aprobetxamendua

U.13C-26

2.464,38 m²

1

739,31 m²

1.453,98 AU

U.13C-27

2.005,41 m²

1

601,63 m²

1.183,19 AU

U.13C-28

1.749,20 m²

1

524,76 m²

1.032,03 AU

U.13C-29

1.762,90 m²

1

528,87 m²

1.040,11 AU

Lurzatiaren gehieneko okupazioa lurzatiaren azaleraren %30 izanen da.

Eraikinak errespetatu beharreko lerrokadurak zehazteko (5. planoa), unitate honetako gainerako lurzatiei aplikatutako irizpide berei jarraitu zaie, alboko lurzatiekiko eta bide sistemarekiko mugen lerrokadurei dagokienez. Lurzatiaren hondoko mugen lerrokadurak zehazteko, kontuan hartu dira, halaber, lurzatiaren topografia, forma eta hondoa, eraikina bideragarria izan dadin.

Sestretan, bere garaian unitateko gainerako lurzatietarako erabili zen irizpide berari jarraituko zaio (6., 7. eta 8. planoak). Alboko lurzatiekiko mugen sestra zehaztu da, eta errespetatu egin behar dute hori partekatzen duten bi lurzatiek. Sestra horiek aldatu ahalko dira, Udal Planeko Aldaketa Puntualaren 68. artikuluak dioen bezala, “...bizitegietarako lurzatietan elkarren ondoan dauden bi jabetzen kasuan, betiere bi jabeek akordio bat sinatzen badute idatziz, mugaren sekzioa bere behin betiko sestrekin agertzen duena, eta akordio hori Eguesibarko Udaletxean aurkezten bada. Gainera, dagokion xehetasun azterlanaren aldaketa tramitatu beharko da, sestra berriak adierazteko.”

Bidearekiko mugen sestretan ezin da egungo egoera aldatu, ezta lurzatiaren hondoko mugakoak ere.

Solairu kopuruari dagokionez, familia bakarreko etxebizitzak sotoa, beheko solairua, lehenengoa eta atikoa izan ditzake. Solairu bakoitza, bete beharreko parametroak eta neurketak egiteko modua zehazteko, aipatzen ari garen Udal Planeko Aldaketa Puntualean xedatutakoari jarraituko zaio.

Hirigintzako eta eraikuntzako gainerako zehaztapenei dagokienez ere, indarra duen eta aplikatu behar den araudia beteko da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70-2 artikuluan eta Nafarroako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81-1 artikuluan xedatuari jarraikiz. Aditzera ematen da, halaber, behin betiko onespenaren aurka, egintza bereizi gisa, honako errekurtso hauetako bat aurkezten ahalko dela:

1.–Berraztertzeko errekurtsoa, erabaki hau hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

2.–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, hau argitaratzen den egunetik hasita.

3.–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo judizial eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Onetsi den eta goian agertu den araudiko edukiaren aurka, aurreko paragrafoan azkenik aipatutako bi errekurtsoetako bat bakarrik aurkeztu ahalko da.

Sarrigurenen, 2015eko maiatzaren 29an.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1508491