127. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Marcelo Celayeta etorbideko 49 A-B-C zenbakiko atarietan igogailua paratzeko Plan Berezia. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2015eko apirilaren 17an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 17-abr-15 (14/CU).

“Marcelo Celayeta etorbideko 49 A-B-C zenbakiko atarietan igogailua paratzeko Plan Berezia hasiera batean onetsi ondoan (JOB 4/UV, 2015-02-10ekoa) jendaurreko aldia iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, erabaki da:

1. Behin betiko onestea Marcelo Celayeta etorbideko 49 A-B-C zenbakiko atarietan igogailua paratzeko Plan Berezia, María Teresa Monente Mozazek Marcelo Celayeta etorbideko 49ko jabeen elkartearen izenean sustatua.

2. Igor bekizkio Nafarroako Gobernuari erabaki hau eta behin betiko onetsitako proiektuaren ale bat, eta argitara bedi Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean.”

HIRIGINTZAKO ARAUDIA

1.–Gaur egungo erabilerak eta proposatutako erabilerak.

Eraikinak okupatzen dituen eremuek bizitegi erabileraren kalifikazioa dute gaur egun. Okupatuko diren eremuek bizitegi erabileraren kalifikazioa hartuko dute.

2.–Gaur egungo lerrokadurak eta proposatutako lerrokadurak.

Jarduketak, osorik hartuta, lerrokaduren aldaketa proposatzen du, 10. planoan grafikoki azaltzen den moduan.

Igogailua fatxadari lotuta egonen da, eta eskaileraren gorputzarekin lerrokatuta; beraz, ez du atzeraemangunerik izanen bataren eta bestearen artean. Bi elementu horiek, lorategi bihurtutako hesiarekin batera, gorputz uniformea eta kale guztiarekin lerrokatua sortzen dute.

3.–Okupatu beharreko eremuak.

Proiektua osorik garatzeko ezinbestekoa da eskeman azaltzen diren eremuak okupatzea: 49-A atarian 19,40 m², 49-B atarian 29,00 m² eta 49-C atarian 19,80 m². Gaur egun 8,40 m²-ko eremua dago okupatuta atarien hiru sarbideetako bakoitzean.

4.–Materialak.

Proiektu honek proposatzen duen jarduketan eskailera kaxa oso bat eraikiko da, igogailua eta atariaren berrikuntza barne.

Nahitaez erabili beharreko materialak honako hauek izanen dira:

Eskaileren kaxan morterozko itxitura eginen da, gaur egungo fatxadaren tonuen antzekoekin pintatuta, horrela bat etorriko baita ingurunearekin.

Aurreikusi den hesia honela osatuta egonen da: hasieran, hormigoizko hormatxoa, 50 zentimetrokoa, eta gainerakoa, bi metroko garaiera arte, metalezko barra lodiak, fatxadaren tonuaren antzekoarekin pintatuak. Hesiaren barneko aldean landaredia jarriko da lerroan, heskai moduan, eskailera ezkutatzeko elementu gisa.

5.–Sustatzaileen betebeharrak, ukitutako elementu guztiak lehengoratzeko eta berrurbanizatzeko.

Sustatzaileek ukitu diren elementu guztiak lehengoratu eta berrurbanizatu egin beharko dituzte, Marcelo Celayeta etorbideko 49 A-B-C atarietan irisgarritasunerako obrak eta oztopo arkitektonikoak kentzekoak egitearen ondorioz.

6.–Faseak.

Marcelo Celayeta etorbideko 49-A atarian irisgarritasunerako obrak eta oztopo arkitektonikoak kentzekoak egiteko lehen faseko obrak 11. planoan agertzen direnak dira. Egiteko gelditzen diren bi faseak bi fase bereizi gisa aurreikusi dira, eta 12. eta 13. planoetan agertzen dira. Azken bi fase horiek bereizita eta hurrenkera kronologikorik gabe gauzatu daitezke.

Ebazpen honen kontra errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2015eko apirilaren 23an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1508506