127. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Larrabide, Santa Marta, Jesús Guridi, Jesús Guridi zeharkalea, Goroabe eta Guelbenzu kaleetako atarietan oztopo arkitektonikoak kentzeko Plan Bereziaren aldaketa puntuala. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2015eko maiatzaren 20ko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 20-MAY-15 (3/CU).

“Jendaurreko epea iraganik hasierako onespenaren ondotik (JOB 4/UV, 2015eko martxoaren 10ekoa), Larrabide, Santa Marta, Jesús Guridi, Jesús Guridi zeharkalea, Goroabe eta Guelbenzu kaleetako atarietan oztopo arkitektonikoak kentzeko Plan Bereziaren aldaketa puntualari dagokionez, eta horri buruzko alegaziorik jaso ez denez, erabaki da:

1.–Behin betiko onestea Larrabide, Santa Marta, Jesús Guridi, Jesús Guridi zeharkalea, Goroabe eta Guelbenzu kaleetako atarietan oztopo arkitektonikoak kentzeko Plan Berezian egin aldaketa puntuala; horren bidez posible izanen da espazio publikoa okupatzea, Guelbenzu kaleko 12ko fatxada nagusian oztopoak kentzeko.

2.–Espedientea jendaurrean edukitzea hilabetean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta orobat Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan iragarkiak paratzea.”

ARAUDIA

1. artikulua.–Plan Bereziaren esparrua eta norainokoa.

Arau honen aplikazio esparruan sartzen dira fatxada nagusian (atariko sarbidea duenean) dauden erabilera publikoko eraikinen eta espazioen esparrua eta, dagokionean, bigarren mailako fatxadan dauden erabilera publikoko espazioen esparrua, jarraian aipatzen baitira, guztiak ere XVI. Unitate Integratuko Z-1 eta Z.O.-2 eremuetan baitaude.

–Larrabide kalea, 23, 25 eta 27 zenbakiak.

–Santa Marta kalea, 1etik 31ra bitarteko zenbakiak.

–Goroabe kalea, 1etik 23ra bitarteko zenbakiak.

–Guelbenzu kalea, 1etik 7ra bitartekoak eta 12a.

–Jesús Guridi zeharkalea, 1etik 5era bitartekoak.

–Jesús Guridi kalea, 1a eta 3a.

2. artikulua.–Norainokoa.

Plan Berezi honen esparruan oztopo arkitektonikoak kenduko dira HAOaren 10. ataleko determinazioen arabera, eta okupazioa baimenduko da araudi honen baldintzei jarraikiz eta helburu bakarra eraikinetan igogailua ezartzea dela. Okupazioa bakarrik dagokio atariak, eskailerek eta igogailuak hartzen dituzten espazioei eta sarbideak birmoldatzearen ondorioz eraikinak behar dituen instalazioen espazioei. Gainera, bigarren mailako fatxadetan (Guelbenzu kaleko 1etik 7ra bitarteko eta 12ko eraikinetan eta Jesús Guridi kaleko 1eko eta 3ko eraikinetan), gehieneko sakonera 1,30 metrokoa dela, egungo etxebizitzek espazio publikoa hartzen ahalko dute, HAOaren 10. ataletik eratorritako onurak erabiliz.

3. artikulua.–Okupatzen ahal diren eremu publikoak.

Larrabide, Santa Marta eta Goroabe kaleetan eta Jesús Guridi zeharkalean, egungo atarien sarbidea duten fatxada nagusien fronteetan, araudi honetan zehaztutako erabilera esklusiborako, espaloia okupatzen ahalko da gehienez ere 80 cm-ko hondoarekin, egungo eraikuntzatik neurtuta eta fatxadaren edozein zatitan. Eraikinaren zokalotik neurtuko da.

Bigarren mailako fatxadetan (Goroabe kaleko 1etik 23ra bitarteko eraikinetan, Jesús Guridiko 1eko eta 3ko eraikinetan eta Guelbenzu kaleko 1etik 7ra bitartekoetan eta 12koan), araudi honetan zehaztutako erabilera esklusiborako, gorputz eraikigarriak gehienez ere 4,20 m ateratzen ahalko dira fatxadatik, eta fatxadaren edozein zatitan, jarraian ezartzen den salbuespenarekin.

Guelbenzu kaleko 12an dagoen eraikinean, eskailera berria fatxada nagusian egiten ahalko da, egungo atariaren parean, gehienez ere 11,60 m²-ko espazio publikoa hartuz araudi grafikoan agertzen den gehieneko okupazioko eremuaren barnean, eta Guelbenzu kaleko 14ko eta 16ko eraikinen fatxada nagusien luzapenak zehazten duen gehieneko lerrokadura errespetatuz.

Goroabe kaleko 7tik 15era bitarteko zenbakien bigarren mailako fatxadetan, ateratzen diren gorputzek, oinezkoak eta ibilgailuak igaro daitezen, libre utziko dute gutxienez ere 3,50 m-ko zabalera, puntu bakoitzean neurtuta Santa Zezilia plazako 2tik 8ra bitarteko eraikinen finka itxituratik gertuen dagoen zatitik jarduketa berriaren punturik okerreneraino. Betiere, gorputz horien sakonera ez da izanen 3 m-tik gorakoa, eraikinaren fatxadatik neurtuta. Galiboko 4,50 m-ko garaieratik aitzina, igogailuen edo eskaileren gorputzak gehienez ere 4,20 m-ko sakonera dutela ateratzen ahalko dira fatxadatik.

Guelbenzu kaleko 1etik 7ra bitarteko bigarren mailako fatxadetan, ateratzen diren gorputzak ez dira 3 m baino gehiago aterako, eraikinaren fatxadatik. Galiboko 4,50 m-ko garaieratik aitzina, gorputz horiek gehienez ere 4,20 m-ko sakonera dutela ateratzen ahalko dira fatxadatik.

4. artikulua.–Urbanizazioaren eta azpiegituren gaineko ukipenak.

Atariak egungo fatxada nagusiaren lerrokaduratik ateratzen direnean, gutxienez ere 1,20 m-ko zabalera duen espaloia utzi beharko da. Arrazoi horregatik zintarria aldatu behar denean, lekualdaketa txikia bada ere, atariaren parea urbanizatuko da, eskema loteslean agertzen den gisara, eta irtenbide egokia emanen zaie azpiegituren jarraipenari eta eremu publikoko euri uren bilketari.

Kasu bakoitzean, urbanizazioa eta azpiegituren gaineko jarduketa eraikuntza proiektuan definituko dira, eta jarduketaren sustatzaileen kontura izanen dira exekuzio gastuak.

5. artikulua.–Alderdi formalak.

Arauak agindurik, suaren kontrakoak izan behar duten zatietan izan ezik (sektorizazioa), kolore gris naturaleko aluminio anodizatuko arotzeriaz eta beira gardenez eginen dira itxiturak, edo, zeharrargiz, erabilera publikoko bigarren mailako eremuetan, eta beira duen azalera ez da izanen fatxadaren azaleraren %70 baino txikiagoa (sektorizazioarengatik opakuak diren zatiak kenduta).

Aireztapenerako azalerak aluminiozko xaflen bidez babesten ahalko dira, lehen aipatu den arotzeriaren gisakoa erabiliz.

Ebazpen honen kontra errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2015eko maiatzaren 29an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1508426