127. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

Datu pertsonalen fitxategiak kendu, aldatu eta sortzea

Udal honek, 2015eko maiatzaren 21ean egin osoko bilkura berezian, honako hau erabaki zuen, besteak beste, udalbatzako kideen gehiengo osoa zuela:

Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak (DPLO, hemendik aitzina) xede nagusia du pertsona fisikoen eskubide oinarrizkoak bermatzea eta babestea, bereziki haien ohorea eta norberaren eta familiaren intimitatea. Xedapen gehigarriak xedatzen duenez, fitxategi eta tratamenduek, Datuak Babesteko Erregistroan inskribaturik egon ala ez, lege honetara egokitu beharko dute, eta titulartasun publikoko fitxategien ardura duten administrazio publikoek fitxategia arautzeko behar den xedapena onetsi beharko dute, edo egungoa egokitu.

Alde horretatik eta eskubide hauek egiazki erabiltzeko behar den informazioa herritarren eskura jartzeko xedearekin, DPLOaren 20. artikuluak ezartzen du ezen, datu pertsonalak badituzte, Administrazio Publikoen fitxategiak sortu, aldatu eta kentzeko nahitaezkoa dela xedapen orokor bat, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko egunkari ofizialean argitaratua.

DPLOaren 20. artikulu bereko 2. atalean zehazten da fitxategiak sortu edo aldatzeko xedapenak izan behar duen gutieneko informazioa, herritarrei errazteari begira fitxategietan sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eta horien aurka jotzeko eskubideen erabilera, legeak berak hala aurreikusten baitu.

Azkenik, fitxategiak sortu, aldatu eta kentzeko xedapen orokorra argitaratu ondoan, DPLOaren 39. artikuluak ezartzen du Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean inskribatzeko betebeharra.

Esan diren guztien indarrez eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluaren 1. idatz-zatiko a) letraren ondorioz alkateak esleiturik dituen ahalmenak erabiliz, honako ebazpen hau emateko proposamena egin zaio Olaztiko idazkariari:

EBAZPENA:

Lehenbizikoa.–2014ko 198. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 9an, argitaratutako agiriaren bidez sortu ziren fitxategiak zuzentzeko erabakia onestea, lehen eranskinean azaltzen diren zehaztapenen arabera. Hona hemen:

1.–Izatezko bikoteen erregistroa.

2.–Udako eskola.

Bigarrena.–2009ko 113. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 14an, argitaratutako agiriaren bidez sortu ziren fitxategiak aldatzeko erabakia onestea, bigarren eranskinean azaltzen diren zehaztapenen arabera. Hona hemen:

1.–Posta elektronikoa (Atalak: Fitxategiaren identifikazioa eta helburua, Datu pertsonalak zer pertsona edo talderengandik eskuratzen diren, Fitxategiaren egitura eta datu moten deskribapena).

2.–Espedienteak (Atalak: Fitxategiaren identifikazioa eta helburua, Datu pertsonalak zer pertsona edo talderengandik eskuratzen diren, Datuak biltzeko prozedura, Datuen jatorria, Fitxategiaren egitura eta datu moten deskribapena).

3.–Biztanleen errolda (Atalak: Fitxategiaren identifikazioa eta helburua, Tratamendu sistema).

4.–Tributuen errolda (Atala: Lagapenak).

5.–Presentziaren kontrola (Atala: Tratamendu sistema).

6.–Nominak (Atalak: Fitxategiaren identifikazioa eta helburua, Fitxategiaren egitura eta datu moten deskribapena).

7.–Kontabilitatea (Atala: Lagapenak eta segurtasun neurriak).

Hirugarrena.–Ondotik zehazten den fitxategia sortzeko onespena ematea, hirugarren eranskinean azaltzen diren zehaztapenekin.

Laugarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea xedapena eta hari lotutako eranskinak.

Bosgarrena.–Datuak Babesteko Espainiako Agentziako Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean inskribatzea ebazpen honen lehen, bigarren eta hirugarren puntuetan agertzen diren fitxategien erregulazioa.

Olaztin, 2015eko maiatzaren 28an.–Alkatea, sinadura ulertezina.

I. ERANSKINA

1.–Fitxategiaren izena: Izatezko bikoteen erregistroa.

a) Fitxategiaren xede eta erabilerak: Udalean erregistraturiko izatezko bikoteen kudeaketa eta kontrola.

b) Datu pertsonalak zer pertsona edo talderengandik eskuratzen diren: Udalean izatezko bikote gisa inskribatzen diren lagunak.

c) Datuak biltzeko prozedura: bertara agertuta, eskabide eta inprimakien bidez.

d) Datuen jatorria: interesduna bera edo haren legezko ordezkaria.

e) Fitxategiaren egitura eta datu moten deskribapena: jabearen izen-deiturak, NAN/IFZ/AIZ, pasaportea, jaioteguna eta helbidea.

f) Datuen tratamendurako sistema: mistoa.

g) Lagapenak: ez da aurreikusi fitxategi honen lagapenik.

h) Datuen nazioarteko transferentzia: ez da eginen fitxategi honetako datuen nazioarteko transferentziarik.

i) Fitxategiaren ardura duen organoa: Olaztiko Udala.

j) Fitxategien sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eta haien kontra jotzeko eskubideak zer zerbitzutan erabili: Udaleko Erregistro Orokorrean.

k) Segurtasun neurriak: oinarrizko maila.

2.–Fitxategiaren izena: Udako eskola.

a) Fitxategiaren xede eta erabilerak: udako eskolan inskribaturiko ikasleen eta hartan kudeatzen diren jarduera guztien kudeaketa eta kontrola. Baita haren gastuen kudeaketa ere.

b) Datu pertsonalak zer pertsona edo talderengandik eskuratzen diren:

Udako eskolako ikasleak eta parte-hartzaileak eta haien ahaideak.

c) Datuak biltzeko prozedura: bertara agertuta, eskabide eta inprimakien bidez.

d) Datuen jatorria: interesduna bera edo haren legezko ordezkaria.

e) Fitxategiaren egitura eta datu moten deskribapena: parte-hartzailearen izen-deiturak, NAN/IFZ/AIZ, pasaportea, guraso edo legezko tutoreen izen-deiturak, NAN/IFZ/AIZ, pasaportea, posta helbidea, eskatzaileen jaioteguna, telefonoa, irudia edo ahotsa, marka fisikoak, adina, ama hizkuntza, jaiolekua, ezaugarri fisikoak, inskribatuaren edo haren ahaideen desgaitasun maila eta mota, osasuna, ikasle bakoitzarentzat ezarritako dieta, bankuko datuak, diru-sarrerak, errentak.

f) Datuen tratamendurako sistema: mistoa.

g) Lagapenak: ez da aurreikusi fitxategi honen lagapenik.

h) Datuen nazioarteko transferentzia: ez da eginen fitxategi honetako datuen nazioarteko transferentziarik.

i) Fitxategiaren ardura duen organoa: Olaztiko Udala.

j) Fitxategien sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eta haien kontra jotzeko eskubideak zer zerbitzutan erabili: Udaleko Erregistro Orokorrean.

l) Segurtasun neurriak: maila altua.

II. ERANSKINA

Fitxategiaren izena: Posta elektronikoa.

a) Fitxategiaren izena: Harremanak.

b) Datu pertsonalak zer pertsona edo talderengandik eskuratzen diren: bertara agertuta edo modu telematikoan Olaztiko Udalera jotzen duten pertsonak; langileak, harremanetarako pertsonak, legezko ordezkariak.

c) Fitxategiaren egitura eta datu moten deskribapena: izen-deiturak, NAN/IFZ, posta helbidea eta elektronikoa eta telefonoa.

Tratamendu sistema: mistoa.

Fitxategiaren izena: Espedienteak.

a) Fitxategiaren xede eta erabilerak: Olaztiko Udaleko espedienteak kudeatu eta kontrolatzea.

b) Datu pertsonalak zer pertsona edo talderengandik eskuratzen diren: Olaztiko Udalera jo duten pertsonak edo irekita nahiz hasita dauden espedienteek ukitzen dituztenak.

c) Datuak biltzeko prozedura: eskabide eta inprimakien bidez.

d) Datuen jatorria: interesduna bera edo haren legezko ordezkaria, beste pertsona fisiko batzuk.

e) Fitxategiaren egitura eta datu moten deskribapena: izen-deiturak, NAN/IFZ, pasaportea, AIZ, helbidea, telefonoa, ezaugarri pertsonalak, inguruabar sozial, akademiko eta profesionalak, enpleguari, ekonomiari, finantzei eta aseguruei buruzko xehetasunak, osasuna eta arau-hauste administratiboei buruzko datuak.

Fitxategiaren izena: Biztanleen errolda.

a) Fitxategiaren xede eta erabilerak: biztanleen erroldaren kudeaketa eta tratamendua.

b) Tratamendu sistema: mistoa.

Fitxategiaren izena: Tributuen errolda.

a) Lagapenak: Zerga Administrazioak.

Fitxategiaren izena: Presentziaren kontrola.

a) Tratamendu sistema: mistoa.

Fitxategiaren izena: Nominak.

a) Fitxategiaren izena: Giza baliabideak.

Xedearen deskribapena eta erabilera aurreikusiak: nominak prestatzea eta giza baliabideak kudeatu eta kontrolatzea, zentzurik zabalenean.

b) Fitxategiaren egitura eta datu moten deskribapena: izen-deiturak, NAN/IFZ, AIZ, pasaportea, helbidea, telefonoa, Gizarte Segurantzako/Mutualitateko zenbakia, sinadura, datu akademiko eta profesionalak, enpleguari buruzko xehetasunak, ezaugarri pertsonalak, ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak, ondasun eta zerbitzuen transakzioak, osasun datuak eta sindikatuetako afiliazioari buruzkoak.

Fitxategiaren izena: Kontabilitatea.

a) Lagapenak: Zerga Administrazioak, Bankuak eta Kutxak.

b) Segurtasun neurriak: erdi mailakoak.

III. ERANSKINA

1.–Fitxategiaren izena: Sare sozialak.

a) Fitxategiaren xede eta erabilerak: Udalak dauzkan sare sozialak kontrolatu eta kudeatzea, horien bidez jokaera-marketinaren arloan lortzen den informazioari dagokionez.

b) Datu pertsonalak zer pertsona edo talderengandik eskuratzen diren: sare sozial horien erabiltzaileak.

c) Datuak biltzeko prozedura: sare sozialen beren bidez.

d) Datuen jatorria: interesduna bera edo haren legezko ordezkaria, beste pertsona fisiko batzuk.

e) Fitxategiaren egitura eta datu moten deskribapena: izen-deiturak, telefonoa, posta helbidea edo elektronikoa, IP helbidea, irudia, inguruabar sozialak, merkataritza arloko informazioa.

f) Datuen tratamendurako sistema: mistoa.

g) Lagapenak: ez da aurreikusi fitxategi honen lagapenik.

h) Datuen nazioarteko transferentzia: ez da eginen fitxategi honetako datuen nazioarteko transferentziarik.

i) Fitxategiaren ardura duen organoa: Olaztiko Udala.

j) Fitxategien sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eta haien kontra jotzeko eskubideak zer zerbitzutan erabili: Udaleko Erregistro Orokorrean.

k) Segurtasun neurriak: erdi mailakoak.

Ebazpen honen kontra errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

1. Egintza hau jakinarazi edo argitaratzen denetik hasita hilabeteko epean eta, hautara, berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organoari berari zuzendua, edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua.

2. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epean, egintza hau argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik aitzina, Administrazioarekiko Auzien arloan dagokion epaitegiari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusten diren kasuetan izan ezik, halakoetan Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan aurkeztuko baita.

Iragarkiaren kodea: L1508305