127. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

LANDA GARAPENEKO, INGURUMENEKO ETA TOKI ADMINISTRAZIOKO DEPARTAMENTUA. Jendaurrean jartzeko tramitearen komunikazioa.

Ingurumen baimen integratuaren espedientea, Recuperaciones Medioambientales Artica, SLk sustatua.

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren (abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuak onetsia) 15. artikuluan xedatutakoa betez, aditzera ematen da aipatu espedientearen dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko bulegoetan (Gonzalez Tablas kalea, 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era arte), edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan aipatu hogeita hamar egun balioduneko epean.

Aditzera ematen den egintza: Ingurumen baimen integratua.

Espedientearen kodea: 0001-0038-2015-000013.

Instalazioa: metalezko hondakinak eta berunezko bateriak bildu eta sailkatzeko establezimendua.

Titularra: Recuperaciones Medioambientales Artica SL.

Tokia: Kalea/etorbidea: Noain Anaien kalea, 52. 22. poligonoa, 276. eta 272. lurzatiak, Antsoain.

Koordenatuak: UTM-ETRS89, huso 30N, X: 610.400,541 ≤ E < 4 4.743.041,635.

Udalerria: Antsoain.

Proiektua: hondakin ez-arrriskutsuak eta berunezko bateriak bildu eta sailkatzea.

Iruñean, 2015eko maiatzaren 21ean.–Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F1507802