120. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

1/2015 aldaketa aurrekontuan.
Behin betiko onespena

Barañaingo Udalak, 2015eko apirilaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2015eko ekitaldiko aurrekontu orokorrean aldaketa egiteko 01/2015 espedientea, kreditu bereziak eta kreditu gehikuntzak sortzeko zenbait gasturi aurre egiteko.

Iragarkia 2015eko 89. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 11n, jendaurreko aldia eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, Herriko Etxeko iragarki oholean ediktua paratuta.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1.995 Foru Legearen 214.2 artikuluak lege beraren 202.1 artikuluaren gainean ezarritako hamabortz eguneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, aipatu aldaketak behin betiko onetsitzat jo dira, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari jarraikiz.

Hona hemen behin betiko onetsitako aldaketa:

BARAÑAINGO UDALA

Kreditu bereziak, diruzaintzako gerakinarekin finantzatuak

KODEA

IZENA

ZENBATEKOA

61 45101 62200

Inbertsioak kultur etxean

10.000,00

61 45102 62200

Inbertsioak entzutegian

115.000,00

61 45290 62201

Inbertsioak Lagunak elkartean

520.000,00

61 45300 62200

Inbertsioak erretiratuen klubetan

27.500,00

Osoa

672.500,00

Kreditu gehikuntzak, diruzaintzako gerakinarekin finantzatuak

KODEA

IZENA

ZENBATEKOA

03 22200 62200

Inbertsioak Udaltzaingoan

6.000,00

61 42200 62200

Inbertsioak ikastetxe publikoetan

62.500,00

61 45200 62201

Inbertsioak kirolean

119.000,00

Osoa

187.500,00

LUIS MORONDO MUSIKA ESKOLA

Kreditu bereziak, diruzaintzako gerakinarekin finantzatuak

KODEA

IZENA

ZENBATEKOA

121 64500

Aplikazio informatikoak

12.000,00

Osoa

12.000,00

LAGUNAK UDAL ZERBITZUA

Kreditu gehikuntzak, diruzaintzako gerakinarekin finantzatuak

KODEA

IZENA

ZENBATEKOA

90 452 62200

Inbertsioak kirol instalazioetan

20.000,00

90 451 62200

Inbertsioa jostetarako instalazioetan

150.000,00

Osoa

170.000,00

Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka bide hauetako bat erabil daitekeela:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2015eko ekainaren 1ean.–Alkate udalburua, José Antonio Mendive Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1508501