120. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

Aurrekontuko 1/2015 aldaketa.
Behin betiko onespena

2015eko 89. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 11n, aurrekontuan aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

1/2015 aldaketa aurrekontuan:

Kreditu-gehikuntza:

GASTUAK:

–1.011.91302 kontu-saila: maileguaren amortizazioa. Zenbatekoa: 383.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 383.000,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 383.000,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 383.000,00 euro.

Allon, 2015eko ekainaren 1ean.–Alkatea, M.ª Ángela González Alonso.

Iragarkiaren kodea: L1508535