120. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 23a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA

A3103242 NL/sr espedientea. Jendaurreko informazioa

Gaia: ur aprobetxamendu bat eskatzea.

Eskatzailea: Berako eta Lesakako Ur Erabiltzaileen elkartea.

NAN edo IPZ zenbakia: V 71227524.

Helbidea: Herriko Etxearen plaza, 1, 31780 Bera (Nafarroa).

Ibai edo errekaren izena: SB3 putzua-Lesaka.

Udal mugapea eta probintzia: Lesaka (Nafarroa).

Xedea: Berako eta Lesakako udalerrien hornidura.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Lesakako karmeldarren komentuaren atzealdean dagoen putzu batetik hartzen da ura. Handik ponpatu egiten da 300 mm-ko diametroa eta 1.183 metroko luzera duen burdinurtuzko hodi baten bitartez Lesakako 2.500 m³-ko biltontzi berriraino. Biltontzi hori Apezabordan dagoenarekin lotuko da, 200 mm-ko diametroa eta 229,5 metroko luzera duen hodi baten bidez.

Eta Lesakako biltontzi berritik beste hodi bat abiatuko da Bera alderantz; burdinurtuzkoa izanen da, 250 mm-ko diametrokoa eta 3.631 metroko luzerakoa. Apategiko erreka ibilguaren azpitik gurutzatuko du.

Jendaurrean jartzen da orok jakin dezan, hogei egunez, eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten epe horretan, Lesakako edo Berako udaletxeetan edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20071 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2015eko maiatzaren 26an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E1508029