120. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 23a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA

A3103275 NL/sr espedientea. Jendaurreko informazioa

Gaia: ur aprobetxamendurako eskaera.

Eskatzailea: María Victoria Tellechea Mutuberria.

I.F.Z. zenbakia: 15226983 V.

Helbidea: Doneztebeko errepidea, 9, 31744 Elgorriaga (Nafarroa).

Ibai edo errekaren izena: Mutuetako erreka.

Eskatutako emaria: 0,14 l/s.

Udal mugapea eta probintzia: Elgorriaga (Nafarroa).

Xedea: 1. poligonoko 192. lurzatia ureztatzea, Elgorriagan.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Ura 3/4 hazbeteko diametroa eta 130 metroko luzera duen hodi baten bidez hartzen da; lurzatian ilaran jarrita dauden 200na litroko hiru bidoira eramaten du ura. Baratzea pertzen bidez ureztatzen da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Elgorriagako udaletxean edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua, 1, 8. solairua, 20071 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2015eko maiatzaren 26an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E1508028