120. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 23a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2014S808

Gianluca Umiliok honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Gianluca Umilio.

Xedea: Azozko etxebizitza bakartu bateko hondakin urak isurtzeko baimena.

Isurtzeko modua: lurrean iragaztea (10. poligonoa, 117. lurzatia).

Isurketa eginen den udal mugapea: Ezkabarte (Nafarroa).

Etxeko uren isurketak, gehienez ere, 292 m³-ko bolumena urtean; lurrean iragaziko da zanga baten bidez, hobi septikotik eta iragazki batetik pasarazi ondoren.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua, 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopia Iruñean egonen da ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2015eko maiatzaren 18an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1507975