120. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, administrari laguntzaile izateko lanpostua aldi baterako kontratuarekin betetzeko izangaien zerrenda hautaproben bidez eratzeko

Iruñeko Udaleko Giza Baliabideen zuzendariak deialdia onetsi zuen 2015eko ekainaren 12an; hona hemen oinarriak:

OINARRIAK

1.–Deialdia egiten da administrari laguntzaile lanpostuan aritzeko izangaien zerrenda hautaproben bidez osatzeko, Iruñeko Udalean sortzen diren aldi baterako beharrei erantzutearren.

Aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrenda hori erabiliko da baldin eta ez badago langile finkoen beste zerrendarik, jadanik prestatua edo geroan noizbait osa daitekeena, hala xedatzen baita apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuan.

Dena dela, kontuan hartuko da norbait ote dagoen hautaprobak gainditu eta lanposturik gabe administrari laguntzaile lanpostuan lan-kontratudun finko edo funtzionario izateko egin den edo egitekoa den azken deialdi publikoan; izan ere, egindako azken deialdi publikoa gainditu eta lanposturik gabe gelditu direnek lehentasuna izanen dute aldi baterako lanpostuak betetzeko.

2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Izangaiek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiako herritarra izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa, edo langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa, Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio.

Espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatu bateko edo aipatu nazioarteko itunek ukitutako estatuetako herritarren ezkontideek ere parte har dezakete; betiere, zuzenbidez bereizita ez badaude. Orobat, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, hogeita bat urtetik beherakoak badira, edo gorakoak, haien kontura biziz gero.

b) Hamasei urte beteak izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko ezarritako adina gainditua ez izatea.

c) Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean DBHko graduatuaren titulua, erdi mailako Lanbide Heziketakoa edo titulu baliokide bat izatea.

d) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko adinako gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitu edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira aurreko baldintzak, eta hautapen prozedurak diraueino eta kontratazioak iraun bitartean beharko dira bete.

2.2. Deialdi honetan aipatzen diren administrari laguntzaileen lanpostuetan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendan egoteko hautatutako izangaiak euskaraz jakitea berariazko baldintza duten lanpostuetan aritzen ahalko dira, betiere eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean baldin badute Nafarroako Gobernuak luzatzen duen Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) edo balio bereko titulazio ofizialki aitortua, eta zehatz-mehatz, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren C1 mailaren baliokidetzat hartzen diren tituluak.

3.–Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aipatzen diren bitartekoetako bat baliatuz.

Eskabideak bete beharko dira I. eranskineko ereduaren arabera, zeina eskuratu ahalko baita Iruñeko Udalaren Herritarrendako Laguntza Zerbitzuan, Kale Nagusiko 2an, edo Internet bidez www.pamplona.es gunean, edo, bestela, Aldizkari Ofizialetik bertatik hartuta, argitaratzen denean.

Parte hartzeko eskabidean, izangaiek adierazi behar dute baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Parte hartzeko eskabidearekin batera izangaiek Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia edo izangaiaren nortasuna frogatzen duen agiriarena aurkeztu beharko dute, bai eta titulazioarena eta bigarren oinarrian eskatzen diren gainerako baldintzena ere.

3.2. Minusbaliotasuna duten izangaiek, parte hartzeko eskabidearekin batera, minusbaliatuak direla frogatzeko agiria ere aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana. Halaber, ariketak egiteko denbora eta baliabide aldetik behar dituzten egokitzapenak eskatu ahalko dituzte, horren beharrik izanez gero, eskabidean bertan. Aparteko orri batean, zein ezintasun duten eta zein egokitzapen eskatzen duten adierazi beharko dute.

4.–Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea hogei egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

5.–Behin-behineko zerrendak.

Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Iruñeko Udaleko Giza Baliabideen zuzendariak izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du eta hura Iruñeko Udalaren iragarki oholean argitaratuko da, Herriko Etxearen gibelaldean, baita haren webgunean ere (www.pamplona.es), Enplegu Publikoa atalean.

Egun horretatik aurrera, izangaiek bost egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta eskabidean egindako akatsak zuzentzeko.

6.–Behin betiko zerrendak.

Erreklamazioak aurkezteko epea burutu eta haiek ebatzi ondoan, Iruñeko Udaleko Giza Baliabideen zuzendariak izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko du eta Iruñeko Udalaren iragarki oholean eta Udalaren webgunean argitaratzeko aginduko du, hautaprobak egiteko deialdi honetan aipatzen diren eguna eta tokia adierazita.

7.–Epaimahaia.

7.1. Epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:

Mahaiburua: Julio Sucunza Azcona, Giza Baliabideen Alorreko zuzendaria.

Mahaikidea: Paula Unanua Albéniz, Giza Baliabideetako legelaria.

Mahaikidea: María Izkue Apesteguía, Giza Baliabideetako administrari-ofiziala.

Mahaikidea: Iruñeko Udaleko Langileen Batzordeko ordezkari bat, Batzordeak berak izendatua.

Mahaikide idazkaria: Juan Sáez Leclercq, Giza Baliabideen arloko idazkari teknikoa.

7.2. Epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote eta Giza Baliabideen Alorrari hala jakinarazi, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Foru Legean horretarako aurreikusiak dauden arrazoiak gertatzen direnean.

Izangaiek, halaber, zilegi dute mahaikideak errefusatzea, inguruabar horietako bat izaten denean.

Epaimahaia aldatzen bada, mahaikideek parte ez hartzeko eta haiek errefusatzeko legez ezarritako kasuak direla-eta, jakinarazi eginen da, izangai onartu eta baztertuen zerrendekin batera.

7.3. Hautaprobak hasi baino lehen eratuko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, kideen gehiengo osoa gutxienez bildu gabe.

Halaber, epaimahaiaren eraketak eta jardunak balio izateko, mahaiburuak eta mahaikide idazkariak bertan egon beharko dute.

7.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak interpretatu eta aplikatzeko moduari buruz sor daitezkeen gorabehera guztiak.

7.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza eska dezake probarako. Aipatu aholkulariak beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta haietan oinarriturik bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

8.–Hautaproben nondik-norakoak eta balorazioa.

8.1. Proba honetan ere aukera anitzeko galdera sorta bati erantzun beharko zaio, erantzun zuzena bakarra izanik, hizkuntza, matematika eta ortografia inguruko gaitasunei eta, orobat, deialdiko II. eranskinean ageri diren gaiei buruzkoak. Erantzun okerrak zehatu eginen dira.

Proba egiteko gehieneko denbora epaimahaiak zehaztuko du, hasi aurretik.

8.2. Hautaprobaren balorazioa 50 puntukoa izanen da gehienez ere, eta gehieneko puntuazioaren erdia (25 puntu) gutxienez lortzen ez duten izangaiak kanpoan geldituko dira.

8.3. Probetarako deialdi bakarra eginen da, eta izangaiak nortasun agiri nazionala aldean dutela azalduko dira. Agertzen ez diren izangaiak bazterturik geldituko dira.

8.4. Hautaprobetan, minusbaliotasuna izanik halaxe eskatzen dutenek denbora eta baliabide aldetik zilegi diren egokitzapenak izanen dituzte, eskabidean azaltzen dutenaren arabera.

9.–Hautaprobak gainditzen dituztenen zerrenda eta lanean hasteko deia.

9.1. Probaren kalifikazioa bukatuta, epaimahaiak argitara emanen du Iruñeko Udalaren iragarki oholean eta web orrian proba gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako guztirako puntuazioaren hurrenkeran, eta Giza Baliabideen Alorreko zuzendariari igorriko dio, baita hautapen prozesuaren espediente osoa ere, hark onespena eman diezaion.

Berdinketarik gertatuz gero, proban erantzun zuzen gehien lortu dutenen alde eginen da, eta berdinketak segitzen badu, akats gutxien egin duenaren alde; eta hala ere berdinketak jarraitzen badu, izangai zaharrenaren alde eginen da.

9.2. Gainditu duten izangaiei Iruñeko Udalean gertatzen diren premien arabera eginen zaie dei, deialdi honetako oinarrietan ezarritakoari eta aplikatzekoak diren gainerako arauei jarraituz.

9.3. Izangaiei dei egiterakoan, kontuan hartuko da Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina aldatzen duen apirilaren 10eko 13/2015 Foru Legea, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak onetsia, desgaitasuna duten pertsonek enplegu publikoa lortzeari dagokionez.

9.4. Kontratudunak Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean sartu eta bertan kidetuko dira; beraz, haien kontu izanen dira dagokien kuota eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren atxikipena, bidezko diren kopuruetan.

10.–Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka, nahiz bere oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Epaimahaiaren egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2015eko ekainaren 12an.–Giza Baliabideen zuzendaria, Julio Sucunza Azcona.

I. ERANSKINA

Izena

NANa/Nortasun agiria

Jaioteguna

Jaioterria

Nazionalitatea

Egungo helbidea (kalea, zenbakia, solairua)

Posta kodea/Herria:

Sakelako telefonoa

Telefono finkoa

ADIERAZTEN DUT:

Ez dudala karguan aritzea galarazten didan eritasunik edo akats fisikorik nahiz psikikorik.

Indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik ez dudala.

Ez naizela diziplina espediente bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia izan eta ez nagoela desgaitua eginkizun publikoak betetzeko.

Deialdian eskatzen den titulazioaren jabe naizela.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, behar diren baldintza guztiak betetzen ditudala.

Desgaitasuna dudala eta, beraz, azaltzen den egokitzapena eskatzen dudala, adierazten diren arrazoiengatik. (Beste orri batean azaldu behar dira eskatzen diren egokitzapenak eta haietarako arrazoiak).

Minusbaliatua naizela frogatzen duen agiria aurkezten dudala, erakunde eskudun batek emana.

ESKATZEN DUT:

Onartua izatea hautaproben bidez izangai zerrenda bat eratzeko deialdian (.....eko ..... Nafarroako Aldizkari Ofizialean, .................. egunean argitaratua), administrari laguntzailearen lanpostuan aritzeko aldi baterako kontratuaren bidez.

Iruñean, 20....(e)ko .............aren ............(e)an.

(Sinadura)

Datuen babesa: Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatua bete beharrez, aditzera ematen zaizu azaltzen diren datu pertsonalak Iruñeko Udalaren “Udaleko langileak” fitxategian sartuko direla, deialdia kudeatzeko asmoz. Halaber, aditzera ematen zaizu datuak ikusi, zuzendu, ezabatu eta haien aurka jotzeko eskubideaz baliatzen ahalko zarela, Erregistro Orokorrera (Kale Nagusia, 2, 31001 Iruña) edo www.pamplona.es egoitza elektronikora joz.

II. ERANSKINA

1.–Informatikari buruzko ezagupen orokorrak: Word eta Excel 2003.

2.–Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea: printzipio orokorrak. Organo kolegiatuak: araubidea, osaketa eta funtzioak. Interesdunak. Administrazio publikoaren jarduera arautzen duten arau orokorrak.

3.–Egintza eta xedapen administratiboak. Mugaegunak eta epeak administrazio prozeduran. Prozeduraren hasiera. Antolamendua eta instrukzioa. Alegazioak, txostenak eta froga. Interesatuaren parte-hartzea.

4.–Administrazio prozeduraren bukaera. Isiltasun administratiboa. Errekurtso administratiboak: gora jotzeko errekurtsoa, aukerako berraztertzekoa eta berrikustekoa.

5.–Apirilaren 2ko 7/1985 Legea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena: X. titulua: Biztanleria handiko udalak antolatzeko araubidea.

6.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa: Udalen funtzionamendua. Iruñeko udalerriari aplikatu beharreko araubidearen berezitasunak.

7.–Nafarroako Toki Administrazioa: antolamendua, administrazioa eta funtzionamendu araubidea. Kudeaketa sistemak eta jarduerak. Toki ogasunen kontrola eta fiskalizazioa.

Iragarkiaren kodea: L1509033