120. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 23a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2014S798

Iruñerriko Mankomunitateak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Iruñerriko Mankomunitatea.

Xedea: Galarko Espartzako hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ibilgua: Elortz ibaia.

Isurketa eginen den udal mugapea: Galar (Nafarroa).

Isurketak 23.000 m³-ko bolumena du urtean, gehienez ere; arazketako bi lerro paralelotan tratatzen da; haietako bakoitzean Imhoff tankea, pasarako ganbera bat eta legarrez egindako iragazki biologiko bat daude.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua, 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopia Iruñean egonen da ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2015eko maiatzaren 20an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1507974